EKONOMIA SOLIDARIOAREN III.AZOKA-2015EKO EKAINAK 20

cartel

Zertan datza?
Ekonomia solidarioaren III. Azokak Euskadiko Merkatu Sozialeko produktu eta zerbitzuen eskaintza hurbilduko du Gasteizera. Merkatu hau irizpide etiko, demokratiko, ekologiko eta solidarioekin funtzionatzen duten ondasun eta zerbitzuz osaturiko ekoizpen, banaketa eta kontsumo sare bat bezala ulertzen da. Sare hau, ekonomia sozial eta solidarioko enpresa eta erakundez, eta banakako kontsumitzaile eta kolektiboz osatua dago, bere partaideen beharrak asebetetzen dituelarik.

Azoka honen helburua, bere hirian, probintzian eta Euskal Herrian, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile baterako dauden aukera praktikoak Gasteizko hiritarrei zabaltzea da. Horrela, Azokak 40 informazio eta produktu eta zerbitzuen salmenta postu izango ditu sektore ezberdinetan: finantza etikoak, garraio iraunkorra, bidezko merkataritza, energia berriztagarriak, gertuko elikadura ekologikoa, lorezaintza, eraikuntza, ehungintza, mezularitza, ostalaritza, etab. Honez gain, Zentzuz Kontsumitu partzuergoak bere kale-izendegiaren aplikazio mugikor-APP bat aurkeztuko du. APP hau dohainik deskargatu dezakezue eta bertan Gasteizko produktu ekologikoak, birziklatuak, bigarren eskukoak eta bidezko merkataritzako produktuak eta zerbitzuak topa ditzakezue.

Nortzuk?
Azokaren inguruan, eta egun osoan zehar, hainbat ekintza antolatuko dira ekonomia solidarioa ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta ikusarazteko. Horrela, ekonomia feminista, elikadura burujabetza, finantza eta energia alternatiboak eta interesekoak diren beste gai batzuetako hitzaldi eta tailerrez osaturiko egitaraua burutuko dugu.

Azoka, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileko aukera praktikoak zabaldu nahi dituen Zentzuz Kontsumitu -Mugarik Gabe, Medicus Mundi Araba eta Setem Hego Haizea osatutako partzuergoa-, eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, sustatzen dute.

Non?
Iradier Arenan (Berpizkundearen enparantzan, 6), Gasteizen.

This entry was posted in Berriak and tagged , . Bookmark the permalink. Comments are closed, but you can leave a trackback: Trackback URL.

Twitter

Aurki gaitzazu ere bai

  • Baliabideak

  • Txanotxoren Saskia

    • .
  • Hemengo aliatuak

  • Hango aliatuak

  • Kultura elkartrukatzen dugu

    creative commons

    Web optimizada para:

    Firefox:

    Logo de firefox

    Google Chrome:

    Google Chrome Logo