Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka datorren Ekainaren 23 an Gasteizen ospatuko da

Landatxoko kiroldegiak hartuko du datorren larunbatean, ekainaren 23an, la Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka, sektore horren errealitatea herritarrenganna hurbiltzeko ekimen bat, Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sareak (REAS Euskadi) sustatua, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin. Bertan bilduko dira eremu hauetan diharduten sektoreko 40 enpresa: finantza etikoak, kontsumo arduratsua, teknologia, I+G komunitarioa, Esku-hartze soziala, Garapenerako lankidetza eta zerbitzu publikoak.

Ekonomia solidarioko produktuak zuzenean erosteko eta zerbitzuak erakutsi eta azaltzeko postuez gain, bisitariek hiru solasaldi kooperatibo eta jarduera paralelo ugari izango dituzte, bai eta kale-animazioa, txikigune bat eta trivial feminista bat ere. Landatxoko kiroldegian paratutako barrutia 11:00etan irekiko da.

 

Hiru solasaldi kooperatibo egingo dira: 13:00etan, Autogestioa eta kooperatibismoa gaia jorratuko da, 17:00etan Ekonomia solidarioa nekazaritza munduan, eta 18:00etan etxebizitza kolaboratiboen inguruan arituko dira. Beste informazio-jarduera batzuk Enpresa kooperatiboen sorrerari eta diru etikoaren erabilerari buruzko lantegiak izango dira. Txosna batean bertoko produktu ekologikoak dastatu ahalko dira.

Zentzuz Kontsumituk stand batean bere Kontsumo kontziente eta arduratsu baterako Gasteizko kale-izendegia aurkeztuko du Azokan.

This entry was posted in Berriak and tagged , , . Bookmark the permalink. Comments are closed, but you can leave a trackback: Trackback URL.

Twitter

Aurki gaitzazu ere bai

  • Baliabideak

  • Txanotxoren Saskia

    • .
  • Hemengo aliatuak

  • Hango aliatuak

  • Kultura elkartrukatzen dugu

    creative commons

    Web optimizada para:

    Firefox:

    Logo de firefox

    Google Chrome:

    Google Chrome Logo