Desde el ecofeminismo para la soberanía alimentaria mediante el comercio justo

App

Zentzuz Kontsumitu-ren Mugikorrerako Aplikazio (APP) berria eskuragarri dago dagoeneko “Callejero Responsable Gasteiz” izenarekin. Zentzuz Kontsumitu ekimenaren baitan (Mugarik Gabe, Setem Hego Haizea eta Medicus Mundi Araba Gobernuz Kanpoko Erakundeek osatutako partzuergoan) eratutako APP berri hau, aitzindaria dena estatu mailan Kontsumo Arduratsuaren arloan.

Aplikazioak Gasteizen bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuari atxikitutako denden zerrenda eskaintzen du produktuen kategoria edo sailkapenen araberako iragazkiekin. Gainera, aplikazioak denda bakoitzaren informazio fitxa, hirian geo-lokalizazio kokapena, harremanetarako datuak jartzeko eta bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren informazioa eskaintzen da.

Honako aplikazioren diseinuan kontsumo kontziente eta arduratsuaren filosofia errespetatu egin da, teknologia berrien arloan: aplikazioa eratzerako orduan erabilitako ekipo informatikoek GNU/Linux sistema operatibo librea erabili dute; eta diseinu eta programaziorako erabilitako beste erremintak “sofware libre”-koak dira. Aplikazioan azaltzen diren mapak OpenStreeMap-ek hornitutakoak dira (baita ere OSM bezala ezagututakoak), mapa libre eta editableak eratzeko elkarlaneko proiektua. “Callejero Responsable Gasteiz” aplikazioaren kodea, gainera, GitHub-ek argitaratu du GPL 2 lizentziapean, non erabilpena, partekatzea, ikerketa eta eraldaketa sustatzen da.

Aplikazioa Android sistema eragilean eskuragarri dago dagoeneko eta laster baita ere IOS sisteman. Aplikazioa zure mugikor edo tablet-arekin deskargatu dezakezu Play Store-ren “Callejero responsable” edo “Comercio Justo” ipiniaz… edo baita ere Google Play-en web orrialdeatikan hemen

Aplikazioaren irudi batzuk:

Screenshot_2015-05-22-08-23-00Screenshot_2015-05-22-08-22-43Screenshot_2015-06-10-10-57-44Screenshot_2015-06-10-10-36-26Screenshot_2015-06-10-10-37-03Screenshot_2015-05-18-13-16-22Screenshot_2015-05-18-13-16-01

Twitter

Aurki gaitzazu ere bai

  • Baliabideak

  • Txanotxoren Saskia

    • .
  • Hemengo aliatuak

  • Hango aliatuak

  • Kultura elkartrukatzen dugu

    creative commons

    Web optimizada para:

    Firefox:

    Logo de firefox

    Google Chrome:

    Google Chrome Logo