Desde el ecofeminismo para la soberanía alimentaria mediante el comercio justo

Bidezko merkataritza


ZERGATIK BIDEZKO MERKATARITZA?

“Alternatiba bideragarria eta gauzagarria dela uste dugulako, Egungo nazioarteko merkataritzaren aurrean, truke-harreman asimetrikoak izanik azken horren bereizgarria. Bidezko merkataritzarekin ekoizleek beren eskubideak ziurtatuta dauzkatela dakigulako. Planetaren “jabe” handiek egiten dituzten bidegabekeriak eragozteko ekin behar diogulako. Eta uste dugulako jende txiki asko, toki txikietan, gauza txikiak eginez… mundua aldatzeko gai garela ”.

Bidezko merkataritza Iparraldeko zein Hegoaldeko hainbat antolakunderen partaidetza duen mugimendu bat da, pobreziaren aurka eta herrien garapenaren alde borrokatzen dena. Egoera ahulenean dauden ekoizleak merkatuan sar daitezen errazagoa egiten du, eta mundu-mailako desberdintasuna sendotzen duten nazioarteko merkataritzaren arauak aldatzen laguntzen du.

Oinarri hauek ditu:

· Lan-baldintza eta soldata egokiak Hegoaldeko ekoizleentzat, gizon zein emakume izan.

· Bidezko prezioak ordaintzea: produktuak bidezko eran ordaintzen direla bermatzen da, hots, “sozialki onargarria” den prezio bat, eta aurretiazko ordainketak egin daitezke.

· Bidezko merkataritza-praktikak: konfiantzan oinarrituriko epe luzeko merkataritza-harremanak ezartzen dira.

· Haurrik ez lanean.

· Bereizkeriarik ez, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta elkartzeko askatasuna: nola gizonek hala emakumeek tratu eta ordainsari zuzenak jasotzen dituzte, eta elkarteak sortzeko nahiz sindikatuetako kide egiteko eskubidea errespetatzen da.

· Ingurumena errespetatzea: produktuak ingurumena errespetatzen duten praktikak erabiliz egiten dira.

· Lan-baldintza egokiak: lana ingurune seguru eta osasungarri batean egiten da.

· Gaitasunak garatzea: antolakundeak kideen trebetasun eta gaitasunak garatzen ditu. Ekoizle txikiei laguntzen zaie, kudeaketa-gaitasunak hobe ditzaten.

Gure hirian, bidezko merkataritzako produktuak saltzen dituzten zenbait toki dituzu:

Medicusmundi Araba
Pío XII.aren kalea, 18 – behea
Tel. 945 065447

Setem Hego Haizea
San Bizente Paulekoaren kalea, 10
Tel. 945 120 746

Bioalai
Gazalbide saltokigunea, 15
Tel. 945 263831

Argibide gehiago gure hiri-planoan.

………………………………………………………………………..

Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko merkataritza-egitura bidegabeak aldatzeko, beharrezkoa da iraunkortasunaren eta elkartasunaren aurka gehien egiten dituzten praktikak bazter daitezen. Horregatik, halako produktuak merkaturatzen laguntzeaz gain, garrantzizkoa da sentiberatzeko, informatzeko, presio egiteko zein salatzeko kanpainak egin daitezen. Ezagut itzazu horietako batzuk:

“Arropa garbia” kanpaina 
Banca etikoa

Twitter

Aurki gaitzazu ere bai

  • Baliabideak

  • Txanotxoren Saskia

    • .
  • Hemengo aliatuak

  • Hango aliatuak

  • Kultura elkartrukatzen dugu

    creative commons

    Web optimizada para:

    Firefox:

    Logo de firefox

    Google Chrome:

    Google Chrome Logo