Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren alde ‘Dame Veneno’ kanpaina aurkeztu zuten

4 maiatza, 2018

Asteazkenak Elikadura Subiranotasunaren Alde ‘Dame Veneno’ kanpainaren aurkezpena antolatu zuten apirilaren 25ean, arratsaldeko 7etatik aurrera BioAlai-n ospatu zen ekimenean. Gaixotzen gaituen elikadurari buruzko informazioa jaso genuen, VSF Justicia Alimentaria-ren partaidetzari esker. Zentzuz Kontsumituk, BioAlaik eta Bionekazaritza Agricultura Ecológica-k antolatuta.

‘Dame Veneno’ kanpainaren helburuetariko bat elikadurak biztanleriarengan dauzkan arriskuei buruz informatzea da, baita erakunde publikoen erabakiak aztertzea ere. Kaltegarria den elikaduraren ondorioz agertu diren gaixotasunak gero eta ohikoagoak dira Espainiako Estatuan. Urtero, 90.000 heriotzak daukagun elikadurarekin lotuta daude, hain zuzen ere. Azken hamarkadetan gure dieta aldatu dugu, %70-a janari prozesatua da, eta azukre, koipe eta sodio kantitate gehiegi jaten ditugu.

'Dame Veneno' Kanpainaren aurkezpena

Partaideek ekimenean kontsumitzen ditugun elikagaien inguruko datuak eta informazioak, elikadura kaltegarriaren ondorioak eta ohiturak ezagutzeko aukera izan zuten. Produktu batek 5.000km-ko bidaia egin dezakela gure eskuetara ailegatu baino behin, adibidez, aztertu zuten. Hausnarketarako eta eztabaidarako esparru ere bihurtu zen BioAlai, eta beste lurralde batzuetan hartu dituzten neurriei buruz hitz egin zuten.

IMG_4860