Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Azoka agroekologikoa Arabako Kanpusean datorren maiatxaren 14an

10 maiatza, 2019

Zentzuz Kontsumituk datorren maiatzaren 14an ospatuko den 3.Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikora gonbidatzen zaitu. Irakasle-talde batek hainbat erakunderen laguntzarekin (Zentzuz Kotsumitu barne)  antolatuta azoka honetan elikagai jasangarriak eskuratzeko eta haien gaineko informazioa jasotzeko aukera izango duzu.

Goizean zehar (11.00etatik 14.00etara), Hezkuntza eta Kirol (Magisterio) Fakultatearen atzealdeko lorategian hainbat ekintza izango dira:

  • SLOW-FOODek egindako “Delicias de patata Gorbea y trufa de la Montaña aderezadas con sal de Salinas de Añana y aceite Rioja Alavesa”DOAN DASTATU
  • BABARRUNEK osasunean eta ingurumenean dituzten ONURAK ezagutu,“Fisioclima CO2” Ikerketa Taldearen eskutik (12:00etatik 14:00etara)
  • OGIA DASTATZEN IKASI, doan LASEHUren eskutik (13:00-13:30ak bitartean gaztelaniaz, eta 13:30-14:00ak bitartean euskaraz)
  • ZENTZUZ KONTSUMITU postuan BIDEZKO MERKATARITZAKO ELIKAGAIAK eskuratu eta haien gaineko zalantzak argitu-ezagutu
  • MUNDUBAT elkarteak HEGOALDEKO HERRIALDEETAN egiten dituen PROIEKTU AGROEKOLOGIKOAK
  • Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko NEIKERek agroekologian dituen IKERKETA LERROAKezagutu
  • Ezagutu “CESTA SEMANAL DE VERDURAS” ekimenaren nondik norakoak BIONEKAZARITZA eta ENEEK postuetan
  • BERTOKO eta ELIKAGAI EKOLOGIKOEN onurak ezagutu, eta Bionekazaritza eta ENEEK postuetan eskuratu
  • Ezagutu Justicia Alimentaria / BIDEZKO ELIKADURA elkarteak ELIKAGAIEI BURUZ egiten dituen IKERKETAK
  • Bestelako eredu ekonomikoa ezagutu, ECONOMÍA DEL BIEN COMUN sustapen Elkartearen eskutik

40 minutuko BISITA GIDATUAK egingo dira postuak erakusteko, 11:00k, 12:00ak eta 13:00etan. Apuntatzeko, idatzi hurrengo helbidera: j.mauleon@ehu.eus

Ekintza paraleloak:

  • Hitzaldia: “Krisi energetikotik elikadurara: ba al dute zerikusirik ?”, Estitxu Villamor. Farmaziako Ekitaldi Aretoan, 12:00etan
  • Hitzaldia: “Mitos y realidades sobre los comedores escolares”, Eneko Viñuela. Hizkuntza gela, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea (Magisterio), 12:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude