Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

“Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hiriak” sarirako finalista aukeratua izan da Gasteiz

28 maiatza, 2018

Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, eta Dormund, Ghent, Lyon, Madril, Malmö, Saarbrücken eta Gasteiz dira hautagaiak

Bidezko merkataritza etikoa sustatzen duten Europako hirien sarirako zazpi finalisten artean dago Gasteiz. Europar Batasunak sari hori emango duen lehenengo aldia da, hirien lorpenak eta horiek nazioarteko merkataritzaren iraunkortasunean, ingurumenean, ekonomian eta oro har arlo sozialean duten eragin positiboa aitortu eta ospatzeko asmoarekin.

Gainera, ekoizle txikien garapen iraunkorra eta inklusiboa sustatu nahi du sariak, herritarrak, ordezkari politikoak eta enpresariak merkataritza-programa iraunkor, etiko eta bidezkoen gainean kontzientziatuz. Orobat bultzatu nahi ditu hiriak elkarrengandik ikastera, eta jardunbiderik onenak partekatzera, merkataritza-jarduera bidezko eta etikoak nabarmenduz.

Gasteizek konpromisoa hartua du, plan operatiboaren bitartez, bidezko merkataritza sustatzeko hiriko gobernuz kanpoko hainbat erakunderekin batera, baina, gainera, agintaldi honetan Erosketa eta Kontratazio Gizartearekiko Arduratsua eta Iraunkorra Egiteko Plana bultzatu da, zeinen barruan aurreikusita baitago horrelako produktu gehiago sartzea Udalaren zerbitzu eta hornikuntzetan, hala nola gizarte-etxeetako eta udal-instalazioetako kafetegietan, eta Udalaren ekitaldietan nahiz biltzar- edo turismo-ekitaldietan eskaintzen diren elikadura eta catering zerbitzuetan.

Akreditutako hornitzaileen zerrenda eguneratu eta ezagutaraztea da Udalaren beste ekintzetako bat, eta bidezko merkataritzako produktuen katalogoa eguneratzea, alorreko erakunde ezagunen laguntzarekin. Gainera, bidezko merkataritzaren arloko ekintzak bultzatzen ditu Gasteizko Udalak garapen-bidean dagoen herrialdeetarako proiektuetarako diru-laguntza deialdiaren bitartez, bidezko merkataritzaren printzipioetan oinarritutako sistemak bermatzeko.