Consumo responsable

Facebook
Twitter
Youtube

Alderdi politikoekin mahai ingurua politiken koherentziari buruz, maiatzaren 21ean, Zabaltegi Floridan

16 maiatza, 2019 zentzuz

Egungo testuinguruan bizi ditugun desberdinkeriak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketak direla-eta, ezinbestekoa da tokiko nahiz lurraldeko agendetan trantsizio-prozesuak lehenestea eta babestea, bai eta araudi koherente bat ere, udalerri, autonomia-erkidego eta estatu mailan. Udal -eta foru-hauteskundeak direla bide, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak, Oxfam-Intermonek, Bidezko Merkataritzaren Itunaren erakunde sinatzaile eta Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren antolatzaile direnek (Setem Hego […]

Leer más

Azoka agroekologikoa Arabako Kanpusean datorren maiatxaren 14an

10 maiatza, 2019 Zentzuz

Zentzuz Kontsumituk datorren maiatzaren 14an ospatuko den 3.Arabako Kanpuseko Azoka Agroekologikora gonbidatzen zaitu. Irakasle-talde batek hainbat erakunderen laguntzarekin (Zentzuz Kotsumitu barne)  antolatuta azoka honetan elikagai jasangarriak eskuratzeko eta haien gaineko informazioa jasotzeko aukera izango duzu. Goizean zehar (11.00etatik 14.00etara), Hezkuntza eta Kirol (Magisterio) Fakultatearen atzealdeko lorategian hainbat ekintza izango dira: SLOW-FOODek egindako “Delicias de patata Gorbea […]

Leer más

“Bidezko merkataritza gara, eta zu?” lelopean bat egingo du Gasteizen datorren maiatzaren 11n ospatuko den Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin

9 maiatza, 2019 Zentzuz

Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunarekin bat egingo du datorren ostegunean, maiatzak 11, “Bidezko merkataritza gara, eta zu?” lelopean. Jarduera-programa zabala prestatu dute SETEM, Bide Bidean, Medicusmundi Araba, Manos Unidas, Serso eta SalburuKoLore elkarteek, Gasteizko udalaren babesarekin. Jardunaldi honen bidez Bidezko Merkataritzako elkarteek munduko pobrezia eta desparekotasunen aurka borrokan diharduen nazioarteko mugimendu honetara batzeko deia egin […]

Leer más

Maiatzaren 15ean, Landatxo Gizarte Etxean, ‘Etxeko langileak eta zaintza lanak’ solasaldia

Zentzuz

Non daude etxeko langileak eta zaintza lanak egiten dituzten emakumeak? Atsedenik gabe lanean dabiltza, lan egoera txarrean, bortitzean eta ezegonkorrean, eskubiderik gabe, ikusezintasunean, migratu egin dutenak biziraunteko eta beste bizitza batzuei eusteko, haien jaioterrietan eta gure gizartean. Zaintzaren bitartez bizitzari eusten diote. Baina haien bizitza, nork eusten du? Zaintza-kate Globala from Mugarik Gabe on Vimeo. Aurkeztu dugun […]

Leer más

Tailer Agroekologikoa Apirilaren 9an Arabako Kanpusean

8 apirila, 2019 zentzuz

Zentzuz Kontsumituk Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzealdeko lorategian, Apirilaren 9an ospatuko den Tailer Agrokologikora gonbidatzen zaitu. Tailer honetan hainbat ekintza burutuko dira. Esatebaterako: Kontsumobideri buruzko informazioa jaso, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsarako erakundea Ekimena ezagutu, eta nola bihurtu Sarreko plataformako kide, elikagaiak modu bateratuan merkaturatzeko ekoizle ekologikoen bilgunea Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko […]

Leer más

Martxoak 30, etxeko langileen nazioarteko eguna. Bideoa

30 martxoa, 2019 zentzuz

Gaurko egunean, 2019ko martxoaren 30ean, Zentzuz Kontsumitu partzuergoan “oihartzun” bihurtu gara etxeko langileen sektorearen aldarrikapenarentzat, haiekin bat eginik. Bideo bat uzten dizuegu hemen, bizitza mantentzeko ezinbestekoak diren emakume horien egoera ikusgai bihurtzeko asmoz egina.    

Leer más

Martxoak 30, etxeko langileen nazioarteko eguna

Zentzuz

Neure buruari galdetzen diot ea nola lortzen ote dugun bizitza aurrera ateratzea sistema honen barruan. Hau da aurkitzen dudan erantzuna: zaintza ez dago sistemaren barruan. Eta barruan ez badago, ez da aitortzen; eta ez bada aitortzen, ez da balioesten; eta ez bada balioesten, ez da ordaintzen. Eta bizitza, sistemari eusten dion hori, ez bada aintzat […]

Leer más

Arabako Kanpuseko Tailer agroekologikoa, datorren martxoaren 12an

7 martxoa, 2019 zentzuz

EHUko irakasle-talde batek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak, Bionekazaritzak, Slow Food Arabak eta Zentzuz Kontsumituk elkargoak elikadura ohitura jasangarriak zabaltzeko asmoz lehen Tailerra Agroekologikoa sustatu dugu, martxoaren 12an. Halaber, Farmazia Fakultateko Euskal Herriko Unibertsitateko Analisi Sentsorialen Laborategiak ere parte hartuko du tailerrean. Tailerrek bi helburu dituzte: 1. Informazioa eskaini, eta ohitura jasangarrien aldeko jarrerak […]

Leer más

GREBA FEMINISTAKONTSUMO GREBA ERE IZANGO DA!

zentzuz

Dena gelditu nahi dugu eta eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu. Beraz, dena itxita egotea da helburua.   Martxoaren 8an komertzioak itxi eta irekita dauden horietan ez kontsumitzera deitzen dugu jendarte guztia, emakume* zein gizon. Emakume* guztiak kaleetan mobilizatzen behar ditugu, eta gizonak guk egingo ez ditugun zaintza lan guztien ardurak hartzen. Honekin batera, greba feministaz […]

Leer más

Zaintzaile eta Etxeko langile, batu grebara !!

27 otsaila, 2019 zentzuz

Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko Eguna da, eta greba egingo dugu. Egun horretan, egunero egiten ditugun lan ordaindu zein ordaindu gabeak egiteari utzi eta kaleak geureganatuko ditugu. Etxeko zein Zaintza Langilea bazara, grebara batzera gonbidatu nahi zaitugu. Emakumeok egiten ditugun etxeko eta zaintza lanek bizitza sostengatzen dute, baina gure bizitzak ezin sostengatu! Egiten ditugun zaintzek eta […]

Leer más