Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio bat Farmazia Fakultatean

16 urria, 2019

Zer da elikadura-burujabetza? Nola eraikitzen da? Zer inpaktu du alternatiba horrek gure ingurunean eta Hegoaldeko herrialdeetan? Zer inpaktu du pertsonengan eta ingurumenean?

Galdera horiek zein beste batzuk sortu ziren Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio batean, urriaren 16an, asteazkena, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko areto nagusian.

Nutrizio eta Farmaziako  ikasle-irakasleak nahiz Esperientziaren Ikasgeletako ikasleak –60 lagun baino gehiago– izan ziren Alternatibak eraikitzen elikadura-burujabetzatik izenburuko zineforumean; lehen aldiz, hain zuzen, UPV/EHUrekin lankidetzan antolatuta.

Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk aurkezpena egin eta gero, Esther Vivas kazetariaren bideo bat proiektatu zen. Bideo horretan, elikadura-burujabetzaren kontzeptua azaltzen du mugimendu sozialei eta kontsumo arduratsuari buruzko hainbat liburu eta argitalpenen egile horrek.

Hegoaldeko esperientziak

Ondoren, eztabaida egin zen, eta Guatemala eta Mexikoko nekazaritza-ekoizpenaren eredua aztertu zen, bai eta emakumeek oinarrizko elikagaien ekoizpenean duten rola eta gure ingurunean bultzatzen ari diren alternatibak ere.

 
Miércoles por la Soberanía Alimentaria en la Facultad de Farmacia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude