Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Emakumeek sortutako alternatibak

8 abuztua, 2018

Sistema patriarkal kapitalista ondasunak eta zerbitzuak ekoizteari ematen dio lehentasuna, oroz gainetik. Merkatua da garrantzitsuena, eta esparru horretatik kanpo dagoen guztia baztertu egiten da. Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen naturalizazioan oinarrituta, eredu horrek ez du lantzat jo etxe-arloan ordaindu gabe aurrera eramaten den jarduera. Alabaina, sistema kapitalista gizarte-erreprodukzioaz arduratzen diren emakumeen lan ez-ordainduan bermatzen da.

Emakumeek ekonomiaren, teoriaren zein harremanen alorrean eginiko ekarpenak gutxietsi egin dira. Nekazaritza asmatu zenetik, hazien zaintzaileak izan dira eta landareen ekoizpenari zein janari- eta sendabide-erabilerari buruzko antzinako jakintzak transmititu dituzte. Gaur egun, FAOren arabera, familien elikagaien % 70 emakumeek ekoizten dute garapen-bideko herrialdeetan, eta planeta osoan, % 50 produzitzen dute. Emakumeek munduko lanaren 2/3 egiten dituzte, eta gizonezkoek jasotzen dutenaren hamarren bat irabazten dute. Ekoizpen-baliabideei dagokienez, lurren % 1,8aren jabe dira, eta ia ez dute kredituak izateko aukerarik. Pertsona txiroen artean, 10etik zazpi emakumeak dira, % 70 landa-eremuan bizi da eta goseak dago (Social Watch 2008).

Badakigu sistema kontsumista honek berebiziko ondorioak dituela gizartean zein ingurumenean, eta badakigu, halaber, emakumeek ondorio bereziak nozitzen dituztela, hala nola pobreziaren feminizazioa, gorputzaren merkantilizazioa, eta abar.

Bestelako eredu sozial, ekologiko eta ekonomiko batzuk, ekoizteko eta kontsumitzeko bestelako era batzuk, “amesten” ditugunean eta kontsumo kontziente eta arduratsua proposatzen dugunean alternatiba gisa, argi dugu eraldaketa horrek genero-zuzentasuna eduki behar duela lehentasunezko gaien artean.

Kontsumo-ohituren alorrean aldezten dugun aldaketa jokabide matxistak ugaltzen ez dituzten aukera zehatz batzuetan dago oinarrituta. Lagundu nahi dugu pertsonek era kritiko batean kontsumi dezaten eta kontsumo kontzientearen kultura berrian eraikitzen partaide aktiboak izan daitezen, kultura horrek emakume nahiz gizonen bizi-kalitatea hobetzeko bide emango baitu, bai Iparraldean, bai Hegoaldean.

Ideia hori abiapuntu, toki eta garai guztietan tradizioz emakumeek aurrera eraman izan dituzten praktikak ikusgai bihurtu nahi ditugu. Hain zuen, balioetsi ez diren arren, kontsumo kontziente eta arduratsuko alternatibatzat aitortu behar dira: familiaren baratzea ingurumena errespetatzen duen era batean lantzea; dagokion sasoian kontserbak egitea…

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude