Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritzak gizonen eta emakumeen arteko berdintasun-irizpideak indartuko ditu kontratazioko baldintza-agirietan

18 martxoa, 2019

Eusko Jaurlaritzak iragarri du berdintasuneko politika sektorialak indartzeko asmoa duela, kontratazio publikoaren bidez. Aplikazio eremua EAEko sektore publiko guztia izango da, hau da, Administrazio Orokorra bera eta sektore publikoko erakundeak, eta kontratu guztiak barne hartzen ditu, obrak, hornidurak, zerbitzuak, eta abar kontratatzekoak, alegia. Gainera, emakumeen eta gizonen arteko lansari-diskriminaziorik ez egoteko kontratu-betebeharra ezartzen da.

Kontratazio-organoek kontratazioko baldintza-agirietan emakumeen eta gizonen berdintasunerako adjudikazio-irizpideak sartuko dituzte, eta haien haztapena baremo guztiaren % 5 izango da gutxienez.

Hona hemen balioztatuko diren irizpideetako batzuk:
1. Emakumeen % 50a bermatzea erantzukizuneko, kudeaketako edo zeregin kualifikatuetako postuetan, kontratuaren prestazio guztian zehar.
2. Kontratuaren prestaziorako enpresak egiten dituen kontratazio berri guztietan emakumeak kontratatzea.
3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politikak ezartzea kontratua gauzatzean:
• Desabantaila sozialeko egoeran dauden emakumeak kontratatzea: % 33 edo gehiagoko desgaitasuna; diru-sarrerak bermatzeko errentaren edo gutxieneko gizarteratze-errentaren hartzaileak; genero-indarkeriaren biktimak, edo lan-merkaturatzeko zailtasunak dituztenak.
• Berdintasunari buruzko prestakuntza ematea kontratua egikaritzen duten langileei (erakunde ofizial edo baimendun batek ziurtatua).
• Berdintasun-arloan 150 prestakuntza-ordu, gutxienez, eginak dituen pertsona-kopuru jakin bat izatea.
• Protokolo bat izatea, laneko sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta halakoei aurre egiteko.
• Bizitza pertsonala, lana eta familia bateragarri egiteko neurriak ezartzea kontratua egikaritzen duten langileentzat edo haren onuradun diren pertsonentzat, lehendik zeudenak hobetuta, betiere: lanaldia edo lan-ordutegia malgutzea; telelaneko sistema; kontziliazioan laguntzeko zerbitzuak, adingabeez edo mendekotasuna duten pertsonez arduratzea errazteko, zerbitzu-txekak, jantokiak, haurtzaindegiak, eguneko zentroak edo ludotekak…
4. Lan-hobekuntzak egitea kontratua egikaritzen duten langileei: lan-baldintzak eta lansariak hobetzea Langileen Estatutuan edo lurraldeko edo sektoreko hitzarmen kolektiboan, edo enpresakoan, halakorik badago, ezarritakoa gaindituta; aldi baterako kontratuak kontratu finko bihurtzea; eta lanaldi partzialeko kontratuak lanaldi osoko bihurtzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude