Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Martxoaren 17an, Nekazaritzako XVII. Azoka Gardena Gasteizen

15 martxoa, 2018

CARTEL MERCADOK 1 2018 copia

Zentzuz Kontsumitu Martxoaren 17an, Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako XVII. Azoka Gardenera gonbidatzen zaitu.  UAGA sindikatuak eta AGA S. Coop. kooperatibak abian jarritako ekimen bat da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak zuzenean ezagutzeko aukera hurbiltzeko.

Topaleku bat da, arabar ekoizleek gure lurrak ematen duen onena eskain dezaten, kontsumitzailearentzat bidezkoa eta beraientzat duina den prezio batean.

Hogei bat postu izango dira, eta egoskariak, patatak, barazkiak, hestebeteak, oilaskoa, arrautzak, gazta, eztia, ogia, ardoa, txakolina eta abar egongo dira salgai.
Bertako produktuak dastatzeko, zukua nola egiten den ikusteko aukera ere egongo da, txikienentzako, berriz, haur-tailerrak eta bidezko merkataritzaren beste postu bat.

% 100 Arabako produktua, baratzetik zure mahaira, bitartekaririk gabe.

Merkatua Urrezko Zeledonen plazan izango da, 10:30-14:00 bitarte!!! Zure zain!