Consumo responsable

Facebook
Twitter
Youtube

Tailer Agroekologikoa Apirilaren 9an Arabako Kanpusean

8 apirila, 2019 zentzuz

Zentzuz Kontsumituk Arabako Kanpusean, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko atzealdeko lorategian, Apirilaren 9an ospatuko den Tailer Agrokologikora gonbidatzen zaitu. Tailer honetan hainbat ekintza burutuko dira. Esatebaterako:

  • Kontsumobideri buruzko informazioa jaso, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsarako erakundea
  • Ekimena ezagutu, eta nola bihurtu Sarreko plataformako kide, elikagaiak modu bateratuan merkaturatzeko ekoizle ekologikoen bilgunea
  • Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritzako elikagaien arloko NEIKER ikerketa-zentroak agroekologiari buruz dituen ikerketa-lerroak ezagutu
  • BioAlai kontsumo ekologikoko elkarteak antolatuta, “Zer dakizu Agroekologiaz?” Quizz-ean parte hartu (12:00-13:00 bitartean)
  • Babarrunek gure osasunean eta ingurumenean dituzten onurak ezagutu Fisioclima CO2 Ikerketa taldearen eskutik
  • Zentzuz Kontsumitu postuan Bidezko Merkataritzako elikagaiak eskuratu eta haien gaineko zalantzak argitu
  • Zalantzak argitu eta elikagaiak ekologikoak eta bertokoak eskuratu Bionekazaritza eta ENEEK postuetan
  • Marmelada ekologikoak egin eta ekoizten dituen Beltzitina kooperatiba ezagutu
  • Idiazabal gazta dastatzen ikasi LASEHUren eskutik (13:00-13:30 bitartean)
  • Slow Food-ek egindako “Humusa” doan dastatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude