Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Udazkeneko eta Guatemalako menua: antzinako jakinduria berreskuratzen

6 urria, 2023

Badirudi udazkena ez dela iristen, baina urtaroko menua, bai. Sukaldaritza tailer berri honetan Marta Fransciscok menu goxoa prestatuko du sasoiko produktuekin eta Guatemalako sukaldaritzan inspiratutako errezetekin. Prestaketarekin batera, Guatemalako AFEDES erakundeko Hermelinda Chicop Choxinekin hitz egingo dugu janari eta labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratu eta transmititzeari buruz, eta itxuraz hain urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak deskubritzeko aukera izango dugu. Egun ezin hobea jakintzak eta zaporeak konbinatzeko!

Tailer hau Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera antolatzen dugu, eta, gainera, SETEMen Balio Faktoriako programazioaren parte da. Hemen ikus ditzakezu gainerako jarduerak.

 

Udazkeneko menua: Antzinako jakinduria berreskuratzea

Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” zikloaren laugarren eta azken tailerrerako izen-emateak ireki ditugu jada, non tokiko produktuak Guatemalako errezetekin konbinatuko ditugun.

  • Noiz? Urriaren 26ean, osteguna. 17:30-19:30.
  • Non? BioAlaiko gune-sozialean. Txalaparta kalea, 23.
  • Zer prestatuko dugu?
    • “Pico de gallo” polenta oinarriaren gainean
    • Seitanarekin egindako “jocón”
    • Platanoak molearekin
  • Izena non emango dut? Formulario honetan. Mezu elektroniko bat jasoko duzue 10 €ko ordainketa egin eta tokia baieztatzeko argibideekin.

 

Udazkeneko showcookingaren kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude