Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Zabalganan sukaldaritza ekojustuari buruzko tailerra egin zen atzo

15 abendua, 2020

‘Quédate en el barrio y consume lo justo/Auzoan gelditu eta zentzuz kontsumitu ‘da Zentzuzen Gabonetako kanpainaren leloa (Gasteizko Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuko sarea). Bidezko merkataritza gasteiztarrei hurbiltzeko prestakuntza-tailerrak barne hartzen dituen kanpaina.

Zabalgana gizarte-etxean sukaldaritza ekojustuari buruzko tailer bat egin zen atzo. Bertan, hainbat errezetaren bidez eta Olaia Aldemiraren eskutik, gure hirian eta gure auzoan bertan eskura ditugun tokiko produktuak, produktu jasangarriak eta bidezko merkataritzakoak ezagutu genituen.

Produktu nagusia kinoa izan zen, Andeetako herrialdeetan 2000 eta 4000 metro bitartean itsas mailatik gora landatzen den sasi-zereala. Haren propietate eta bitamina guztiak ezagutu genituen, eta, gainera, ekoizle guztien giza eskubideekiko errespetua bermatzen duten osagaiak dituzten platerak dastatu ahal izan genituen.

Horrela kinoa barazkiekin prestatu genuen, baita kinoa entsalada berezi bat ere, ezin hobea gabon hain ezberdin hauek gertu ditugun pertsonekin partekatzeko.

Jarduera hau Gasteizko Udalaren Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren hitzarmenari esker egin daiteke. Kanpaina honen xehetasun guztiak Zentzuz-en sare sozialen eta webgunearen bidez ikus ditzakezue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude