Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Elikadura subiranotasuna

Egungo eredu ekonomikoa, elikagaiak munduko toki batean ekoitzi eta milaka eta milaka kilometrora kontsumitzean oinarritzen den eredu bat, bideraezina eta ezin iraunezkoa da, bai ingurumenaren aldetik, bai tokian tokiko nekazaritzan duen inpaktuaren aldetik.

Uste dugu, gure osasunaren nahiz naturaren mesedetan, onena dela gure inguruan hazten diren elikagaiak kontsumitzea.  Praktika horren bidez, gainera, tokiko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren garapena sustatzen da, eta, horrela, garraioaren inpaktua zein negutegiak, hozkailuak eta bilgarriak gehiegi erabiltzearen inpaktua murrizten dira. Hori dela eta, kontsumo-zirkuitu laburrak bultzatu nahi ditugu. Alternatiba hori elikadura-soberaniaren printzipioetan oinarritzen da, herriek elikagai elikagarriak, eskuragarriak eta iraunkortasunez ekoitziak kontsumitzeko duten eskubidea babestuta.

 La Vía Campesinak dionez, Elikadura-subiranotasuna hauxe da: «herriek elikagai nutritiboak eta kulturaren arabera egokiak, eskuragarriak eta modu jasangarri eta ekologikoan ekoitzitakoak lortzeko duten eskubidea. Beraz, horren arabera, elikagaiak ekoitzi, banatu eta kontsumitzen dituztenak daude elikagai-sistemen eta -politiken bihotzean, merkatuen eta enpresen gainetik eta merkataritza askea eta korporatiboa eta egungo elikadura-erregimena suntsitzeko aukera ematen digu».