Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Zentzuz Sarea Gasteizen aurkezten da, saltoki txikietan kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin

4 abendua, 2020

ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu.ZENTUZ Gasteizeko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Saretik, Gabonetako kanpaina berri bat bultzatu nahi dugu, non auzoko establezimendu eta bidezko merkataritzako produktuetan kontsumoa bultzatzea nahi dugu.

Gaur goizean aurkeztu dugu Zentzuz, Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Sare berria. Setem Hego Haizeak, Mugarik Gabe, Bide Bidean eta Medicusmundi Arabak bultzatutako sarea.

Sare berri hau aurkeztea nahi izan dugu garai eta egun zehatz batetan. Urte osoan gauzatzen den kontsumo gehiegikeriaren garai hasieran, hau da Gabonetan eta kontsumismoari lotutako “Black Friday” egunean, Azaroak 27an, eta kontsumismo eta gehiegikeri honen aurrean kontrapuntu bezela.

Zentzuz Sarea sortzen da, beharrezko ikusten dugulako herritarrak kontzientzia hartzea beraien kontsumo ohiturek duten izugarrizko boterean. Kontsumo ohiturak establezimendu txikietara eta  kontsumo arduratsura bideratzen bada, lehentasuna ematen dielako giza eskubideei eta ingurumenaren babesari. Eta gaur egungo krisi egoera honetan geroz eta beharrezkoagoa ikusten dugulako inor atzean ez geratzea. Hori dela eta Kontsumo Arduratsua eta Bidezkoa aldarrikatzen dugu gabonetako egun hauetan zehatzki.

Gasteizko Udalaren Lankidetza Sailaren laguntzari esker, Gasteizko herritarrek hiriko espazioetan hainbat jarduera egin ahal izango dituzte abenduan zehar. Hala nola, udaleko teknikariek eta talde politikoetako ordezkariek Judimendi auzotik egindako Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuaren Ibilbidetako batean parte hartu dute, eta guztion eskura dauden ekimen iraunkorrak ezagutuko dituzte. Ibilbide hau bisita gidatu izan da, eta laster herritarrentzat eskuragarri egongo da gure web gunean eta udaltxeko hainbat sailetan.

Gainera, Abenduan zehar gizarte-etxeetan kosmetika naturaleko eta sukaldaritza ekobidezko tailerrak egingo dira, tokiko produktuak, ekologikoak eta bidezko merkataritzakoak erabiliz. Judimendi eta Zabalgana auzo-etxeetan egingo dira. Lehenengoa (kosmetika naturaleko tailerra) bi saiotan banatzen da, abenduaren 4an eta 5ean. Sukaldaritza tailerra hilaren 14an izango da eta menu osoaz gozatzeko aukera izango dugu. Izen-emateak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin daitezke.

Sentsibilizazioa sare sozialen bidez
Gasteizko Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo arduratsuaren Sareak, Gasteizko Udalarekin joan den apirilean hainbat ekimen bateratzeko hitzarmena sinatu genuen, eta oraingo honetan Sarearen irudi berria estreinatu nahi izan dugu, hala nola www.consumoresponsable.info web orrian berreskuratu dugula Sarearn ekintzak argitaratzeko.

Horrela, eta egungo egoerari kasu eginez, gabon hauetan online plataformetan jarriko dugu arreta berezia, intzidentziazko ekintza desberdinak sare sozialetan burutuz eta web gunean ekintza eta sarean ditugun berri guztiak argitaratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude