Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Gure kale-izendegia aurkeztu dugu, kontsumo arduratsua egiteko

3 urria, 2019

Ez dago aitzakia gehiagorik. Kontsumo arduratsua egin nahi dugunok gero eta errazago daukagu. Aldez, Gasteizko Zabaltegi Floridan aurkeztu dugun tresnari esker: Vitoria-Gasteizko kale-izendegi arduratsuaren aplikazio mugikorra.
Kale-izendegia bazegoen lehendik, baina erabat berritu da, eta badu ideia argi bat: kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna bat da. Aurkezpenean gogorarazi genuenez, “gure eguneroko erosketen bidez, egungo ekonomia- eta merkataritza-eredu bidegabea betikotzen laguntzen ari gara, edo, aitzitik, aldaketa erreal eta iraunkor bateko protagonista bihur gaitezke” Izan ere, bistakoa denez, “ez da gauza bera tokiko letxuga ekologiko bat erostea eta gure mahaira heldu arte ehunka edo milaka kilometro egin dituen beste bat erostea”.

Zerrenda zabala
Kale-izendegiak beste kontsumo-eredu baterako aukera eskaintzen duten denda eta establezimenduen zerrenda jasotzen du. Horiek guztiek zenbait baldintza betetzen dituzte, hala nola ekonomia sozial eta solidariokoak izatea, genero-berdintasuna sustatzea, bidezko merkataritzakoak, ekologikoak eta tokikoak diren produktuak eskaintzea, birziklapenaren eta teknologia berrien alde egitea, eta abar.

Aplikazioak iragazki batzuk ditu, produktuen kategoria edo sailkapenaren arabera, eta establezimendu bakoitzaren geolokalizazioa, harremanetarako telefono-zenbakiarekin eta helbidearekin.
Software librearen bidez garatu da, eta kontsumo arduratsuaren filosofia errespetatuz diseinatu da, teknologia berrien kontsumo kontziente eta arduratsua egiteko bide ematen baitu. Android gailuetarako eskuragarri dago, eta mugikorretik edo tabletatik deskarga daiteke, Play Storen bilatuta. Kontsultagai dago, halaber, >www.consumoresponsable.info webgunean.

Herritarren parte-hartzea
Ez dugu nahi tresna estatikoa izatea. Espero dugu handitzen jarraitzea, establezimendu berriak gehituta. Hori lortzeko, zuen laguntza eskatzen dugu, informazioa bidaliz kontsumo arduratsuaren irizpideak betetzen dituzten ekimen berriei buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude