Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Kontsumo arduratsuari buruz Iudari elkarteak antolaturiko lantegi batean parte hartu du Zentzuz Kontsumituk

23 azaroa, 2010

Iudari elkartearen gonbidapenez, Zentzuz Kontsumituk urtarrilaren 28an kontsumo arduratsuari buruzko lantegi batean parte hartu zuen, Trebiñuko Udalaren lokaletan. Kultura-elkarte horrek antolaturiko proposamenaren helburua zen kontsumo kontziente eta arduratsuaren zenbait alderdi orokorri buruz hausnarketa egitera bultzatzea eta enklabean kontsumo-talde bat antolatzeko aukeraz eztabaidatzea.
Zentzuz Kontsumituk lantegiaren lehen atalaz arduratu zen. Aurkezpen orokor baten ondoren, powerpoint baten laguntzaz, La vaca número 80 tiene un problema («80. behiak arazo bat du») ikusteko proposatu zen, eta horrek eztabaida interesgarria sortu zuen. Gero, kontsumitu ohi ditugun fruitu eta barazkien jatorriaz eta ezaugarriez hausnartzera bideratzeko dinamika batzuk eraman ziren aurrera, supermerkatu handi batean egoten den eskaintzan oinarrituta. Iudariko kideek, gainera, inguru hartako produktuak dastatzera gonbidatu gintuzten. Hemengo aukera aprobetxatzen dugu bai Iudari elkarteari bai lantegira joan ziren hamar pertsonei eskerrak emateko, erakutsi zuten interesagatik zein jarduera guztietan gogoz parte hartzeagatik.