Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENETARA datorren Urriaren 25ean

19 urria, 2017

Sobredosis de Azúcar + Taller Stevia copia
BioAlaik, Bionekazaritzak eta Zentzuz Kontsumituk ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENETARA gonbidatzen zaituzte.

Zertaz ari gara elikadura-burujabetza aipatzen dugunean? Bada alternatiba errealik egungo elikadura-ereduaren ordez? Ba al dugu lortzerik elikadura osasuntsuagoa, ingurumena gehiago errespetatuko eta ekoizle zein kontsumitzaileen eskubideez gehiago arduratuko dena?

Besteak beste galdera horiei erantzuten saiatuko da ELIKADURA-BURUJABETZAREN ALDEKO ASTEAZKENAK bideo-forum ekimena.

HURRENGO HITZORDUA: URRIAREN 25ean, 19:00etan, Non? BioAlairen egoitzan (Txalaparta, 23).
Asteazken honetan “SOBREDOSIS DE AZÚCAR” dokumentala proiektatuko dugu. Film horrek argitara eman nahi du multinazionalek eta lobbyek nola eragiten duten gure elikaduran, ikerketa zientifikoen eta erabaki politikoen bitartez.

Ondoren, sukaldaritza-tailer azkarra izango dugu, nutrizionista eta terapeuta psikokorporala den Nagore Lazaroren eskutik. STEVIA-EDARIA prestatuko dugu… azukrerik gabe.