Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Kontsumo arduratsua, tokikoa eta bidezko merkataritzakoa sustatzeko kanpainako jarduerak hasi dira

9 abendua, 2020

Judimendiko eta Zabalganako gizarte-etxeetan kosmetika naturalari eta sukaldaritza ekojustuari buruzko tailerrak egingo dira datozen egunetan, herritarrek establezimendu txikietan kontsumo arduratsua egin dezaten eta giza eskubideak eta ingurumenaren babesa errespetatu dituzten produktuak lehenets ditzaten.

Abenduan zehar, Gasteizko herritarrek hainbat jarduera izango dituzte hiriko espazioetan. Gaur, abenduak 4, bihar, hilak 5, Judimendiko gizarte-etxean kosmetika naturaleko tailerrak egingo dira, material ekologikoak, lokalak eta bidezko merkataritzakoak erabiliz. Lehenengo saioan, jarabe espektoratzailea eta Vaporub estiloko ukendua egingo ditugu, negurako. Bigarrenean, larruentzako xaboiak, aknearekin eta zahartzearekin.

EKO-BIDEZKO sukaldaritza-tailerra

Abenduaren 14an, 17: 00etatik 19: 30era, sukaldaritza ekojustuko tailer bat egingo dugu Zabalganako gizarte-etxean, bidezko merkataritzako produktuak, tokikoak eta ekologikoak biltzen dituen menu bat dastatzeko. Izen-emateak Udalaren egoitza elektronikoan (https://cutt.ly/lhbi70c) edo edozein gizarte-etxetan egin daitezke.

Kanpaina honek Gasteizko Udaleko Lankidetza Zerbitzuaren laguntza du. Horren bidez, gogorarazi nahi dugu gure kontsumo-ohiturek lagundu dezaketela inor ez uzten atzean egungo krisialditik irteteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude