Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

“Emakumeen artean korapiloak sortzen” topaketaren laburpenaren bideoa

10 urtarrila, 2020

2019ko urriaren 20an, etxeko eta zaintza langile diren emakumeen lehenengo topaketak egin ziren Gasteizen “Emakumeen artean korapiloak sortzen”, Gasteizeko Udalak, Laia Eskolak eta Euskal Lankidetza Agentziak finantziatuta. Gune hau bultzatu duten elkarteak Gasteizeko zaintza sarea, Zentzuz Kontsumitu taldea eta Mundubat izan dira.

Etxeko eta zaintza langile diren 80 emakume gerturatu ziren Sorgineneara elkarrekin topo egin, beraien balio soziala aitortu eta etengabe urratzen zaizkien lan eskubidean aldarrikatzeko. Zaintza lanei baliorik ematen ez dien jendarte honetan, emakume hauek dira bizitza sostengatzen dutenak, etengabe arraza, genero, sozial eta laboral izaerako diskriminazioa desberdinei aurre egin behar diotelarik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude