Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Blog

Kontsumo arduratsuaren altxorraren” bila Helios lanerako zentroan

5 apirila, 2013

Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsua sustatzen eta bultzatzen jarraitzen du. Oraingoan, Gasteizko Helios lanerako zentroko erabiltzaileekin batera lan eginez jardun du; hain zuzen, KONTSUMO ARDURATSUAREN ALTXORRAREN BILA abiatzeko benetako abentura batean sartu ziren. Dinamikak Medicusmundiko boluntarioen laguntza izan zuen. Egiazko piraten eran jantzirik, izaten ditugun kontsumo-ohiturak aztertu genituen, eta haien inguruko hausnarketa egin genuen. Egiaztatu ahal […]

Leer más

kontsumo arduratsuaren bila jarraitzen dugu Helios zentroan

5 martxoa, 2013

Helios lanerako zentroak kontsumo arduratsuaren altxorraren bilaketa jarraitu du. Otsailaren 22an, zentro horretako erabiltzaileek, hango irakasleekin eta Medicusmundiko boluntarioekin batera, gure eguneroko kontsumo-ohituren inguruan hausnarketa egiteko beste lantegi batean parte hartu zuten. Lantegia egin zen aurrekoan bezala, gure bizitzako praktiketatik pertsonen eskubideak eta ingurumena errespetatzen ez dituztenak baztertzea zen helburua. Eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzeagatik, […]

Leer más

Toki Eder Ikastola, kontsumo arduratsuaren alde

Zentzuz Kontsumituk lanean jarraitzen du gure hirian kontsumo-eredu berria zabaltzeko. Oraingoan, Toki Eder ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. ikasmailako ikasleek parte hartu zuten kontsumo arduratsua deritzon altxor handi hori bilatzeko lantegietan. Jardueran, parte-hartzaileek beren eguneroko ohitura batzuk aztertu zituzten, eta hausnarketa egin zuten haien ezaugarrien inguruan eta ingurumenari zein pertsona guztien eskubideei erakusten dieten errespetuaren inguruan. […]

Leer más

Zatoz Bidezko Merkataritza ezagutzera Laudion!

18 otsaila, 2013

Ba al dakizu Bidezko Merkataritza Zer? Zelan funtzionatzen du? Norentzako da onuragarria? Non aurki daiteke…? Galdera guzti hauentzako erantzuna aurkitu nahi baldin baduzu jo datorren barikuan, otsailak 22, arratsaldeko 19:30aetan Kultura Etxeko Larraño Aretora eta gozatu Zine Forumaz. Zine forumak Amaru elkarte interkulturalaren “Tejiendo desarrollo” deituriko dokumentala eskainiko du. Bertan Boliviako Goi lautadako La Joya […]

Leer más

Urriaren, 6a. Bionekaraba Azoka Foru enparanzan

2 urria, 2012

Urtero bezala, datorren Urriaren 6an ospatuko da Bionekaraba Azoka, Bionekarazaritzak antolatua. Foru enparantzan hainbat stand izango dira produktu ekologikoak eskaintzen. Zentzuz Kontsumitu ere han egongo da kontsumo arduraratsuari buruz informazio eskainiz. Etor zaitez!!!!

Leer más

HANGO ALIATUAK

18 iraila, 2012

EL SALVADOR: Mujeres transformando (Emakumeak eraldatzen). GGKE feminista EL SALVADOR: CDC. Kontsumitzaileak babesteko zentroa NIKARAGUA: XOCHILT ACALT. Emakume indigenen osoko garapenerako elkartea PERU: CIAP Eskulangileen Peruko Elkartea    

Leer más

Gasteizek bat egiten du Bidezko Merkataritzaren Mundu egunarekin

9 maiatza, 2012

“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez […]

Leer más