Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Badirudi udazkena ez dela iristen, baina urtaroko menua, bai. Sukaldaritza tailer berri honetan Marta Fransciscok menu goxoa prestatuko du sasoiko produktuekin eta Guatemalako sukaldaritzan inspiratutako errezetekin. Prestaketarekin batera, Guatemalako AFEDES erakundeko Hermelinda Chicop Choxinekin hitz egingo dugu janari eta labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratu eta transmititzeari buruz, eta itxuraz hain urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak […]
Uda esku artean daukagun honetan, Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Aurreko tailerretan bezala, lurrak denboraldi honetan eskaintzen dizkigun elikagaiekin menu bat prestatuko dugu. Izan ere, gure baratzeen unerik gorenena da, inoiz baino dibertso eta koloretsuena! Tailer bakoitzean Martak gai bati buruz […]
Maiatzaren 11n, ostegunean, bat egin ezazu Gasteizen Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunaren ospakizunarekin: kafe sorta handi baten zozketan parte hartu dezakezu. Zer egin behar dut zozketan parte hartzeko? Kafe bat eskatu, egun honetan parte hartzen duten establezimenduren batean. 50 baino gehiago dituzu aukeratzeko, kontsulta itzazu hemen. Kafeari argazki bat atera, non taberna, kartela, zure eskua […]