Hiri berri bat ezagutu
Vitoria-Gasteiz bidezko merkataritzaren alde
Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba eta Bide Bidean.
Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Begiratu MapaZentzuz-ek eskaintzen dituen sektoreak
Maiatzaren 11n, osteguna, Bidezko Merkataritzako Kafearen lehen Eguna ospatuko da Gasteizen, eta 50 ostalaritza-establezimendu inguru izango dira, egun batez, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sentsibilizazio-eragile. Taberna eta kafetegi horietan, herritarrek kalitate handieneko kafe bat probatu ahal izango dute, eta giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu horri buruz gehiago jakin ahal izango dute. Parte hartzaileen […]
Gasteizko Gizarte Etxeetako kafetegiek (Pilar, Zabalgana, Salburua eta Ibaiondo) urte asko daramatzate Bidezko Merkataritzaren alde egiten, bidezko merkataritzako produktuak zerbitzatuz eta salduz, hala nola kafea, kakaoa edo azukrea. Gainera, alternatiba hau ezagutzera emateko sentsibilizazio jarduerak burutzen dituzte, eta Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren aurreko egunetan “Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko dute, 17:00etatik 17:30era informazio-hitzaldiak antolatuz. Gogoratu, gainera, […]
Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz […]