Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Blog

Kontsumo arduratsuari buruzko hurrengo lantegiak Mendizorrotzako Eskolan

26 azaroa, 2013

Zentzuz Kontsumituk pertsona guztien kontsumo arduratsua bultzatu nahi du gure eguneroko bizitzako arlo guztietan. Horretarako, zabalkundeko eta kontzientziazioko hainbat jarduera sustatzen eta egiten ditu hainbat kolektiborekin. Urte batzuk badirela, Mendizorrotza-Egibide Ostalaritza Eskolako ikasgeletara joaten ari gara lantegiak ematera. Lantegion bidez nahi dugu ikasleek hausnarketa egin dezaten kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea erabiltzeko beharraz, nola beren […]

Leer más

Kontsumo taldeak, zure esku!

28 urria, 2013

Ezagutzen dituzu kontsumo taldeak? Badakizu zer diren? Nola funzionatzen dute? Dakizunez, kontsumo arduratsuaren alde lan egiten dugu eta gure ustez,kontusmo-taldeak eskura daukazun alternatiba bat dira. Informazio gehiago nahi baduzu, irakurri ezazu dokumentu hau!  

Leer más

HEMENGO ALIATUAK

18 iraila, 2013

Hona hemen kontsumo arduratsuan gure diskurtsoa indartzeko lankide ditugun elkarteak: Bioalai,  Kontsumo Ekologikoaren Elkartea Diocesanas Ostalaritza Eskola Bionekazaritza, Nekazaritza Ekologikoaren Elkartea Nekasarea, Kontsumitzaile eta Ekoizle Ekologikoen Sarea UAGA-Arabako Nekazarien Elkarteko ·Emakume-taldea CCOOko Emakume-taldea Iudari Elkartea Ondorengo kolektiboekin, kontsumo arduratsu eta eraldatzaileari (KAE) buruzko mezua zabaltzeko lan egiten dugu: Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, IGI UCE kontsumitzaile-elkartea Kontsumo […]

Leer más

Ezagutu gure Saski Pedagogikoa!

14 ekaina, 2013

Zentzuz Kontsumituk SASKI PEDAGOGIKO hau aurkezten dizue. Saski haugonbidapen bat da kontsumo ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta geure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko baliabideak eta tresnak ezagut ditzagun. 2005. urtean Zentzuz Kontsumitu proiektua hasi zen, globalizazio neoliberalak toki-inguruneko nahiz herrialde txirotuetako ekonomian, gizartean eta ingurunean dituen inpaktuak murrizteko asmoz, kontsumo […]

Leer más

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

13 maiatza, 2013

Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Egun horretan, ozen eta argi esaten dugu, bidezko merkataritzako milioi eta erdi langilerekin zein 50 herrialdetako baino gehiagotako milioika pertsonarekin batera, badaudela ekonomia egiteko bestelako modu batzuk eta merkataritza-harremanak ezartzeko beste modu bat. Bidezko merkataritza 1960ko hamarkadan sortu zen ekonomiako harremanetan bidezkotasuna erreklamatzeko ikuspegiarekin, laguntza eskatu beharrean. […]

Leer más

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da Gasteizen datorren maiatzaren 11n

3 maiatza, 2013

Bidezko Merkataritzak justizia aldarrikatzen du, ez laguntza. Elkartrukean parte hartzen duten alderdi guztientzako bidezko merkataritza dugu helburu. Irizpide ekonomikoaz besterik ez duen nazioarteko merkataritzari alternatiba da, gizarte eta ingurumen-irizpideak gehitzen zaizkiolarik. Hona hemen datorren maiatzaren 11rako antolatutako ekintzak: Probintzia plaza: 11:00 – 14:00 Informazio eta pruduktu salmenta Haur txokoa Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa Kale-animazioa 12:00 […]

Leer más

I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa

22 apirila, 2013

Datorren 2013ko maiatzaren 11n, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, egun hau ospatzen dugun erakundeen partzuergoak I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa iragartzen dizuegu. Hona hemen lehiaketaren oinarriak: 1. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta nahi beste jaki aurkeztuko dira. 2. Lehiaketara aurkeztutako gozoki guztiek izan beharko dute, gutxienez, Bidezko Merkataritzako […]

Leer más

Azaroak 25, “Indarkeria matxistaren kontra emakumeok tinko”

25 azaroa, 2011

Indarkeria matxista bizi garen sistema patriarkalaren beharrezko elementua bihurtu da eta horren ondorio zuzena da ere. Arazo politiko, soziala, kulturala eta ekonomikoa da, generoen arteko botere erlazioetan zehazten delako eta gizonek emakumeekiko mantentzen dituzten opresiozko erlazioen zuzenezko emaitza delako. Presio estetikoa indarkeria matxistaren adibideetako bat da. Publizitatea, kontsumoaren arma bezala, gauzatu ezinezkoa den emakume estereotipo […]

Leer más

Negua heldu, eta ama lurrak produktu hauek uzten dizkigu

18 azaroa, 2011

Bruselaza deitu arren, hemen hazten diren azak dira, patata, eskarola edo babarrunak bezala. Mahai-zapi hau partekatzen dugu, geure mahaietan egon dadin, sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak diren produktuak kontsumitzen baldin baditugu, eskualde bakoitzak biztanleak elikatzeko behar den nekazaritza gara dezan laguntzen dugulako. Horrela, produktu osasungarri, elikagarriak, eta hondakinik eta transgenikorik gabekoak kontsumitzeko dugun eskubidea defendatzen dugu.   […]

Leer más

Ezagutzen al dituzu zure kontsumoaren ondorioak?

15 urria, 2011

Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Baina, egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan eta non ekoizten diren? Nor egiten dituen? Ba […]

Leer más