Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Blog

Ezagutu gure Saski Pedagogikoa!

14 ekaina, 2013

Zentzuz Kontsumituk SASKI PEDAGOGIKO hau aurkezten dizue. Saski haugonbidapen bat da kontsumo ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta geure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko baliabideak eta tresnak ezagut ditzagun. 2005. urtean Zentzuz Kontsumitu proiektua hasi zen, globalizazio neoliberalak toki-inguruneko nahiz herrialde txirotuetako ekonomian, gizartean eta ingurunean dituen inpaktuak murrizteko asmoz, kontsumo […]

Leer más

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

13 maiatza, 2013

Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Egun horretan, ozen eta argi esaten dugu, bidezko merkataritzako milioi eta erdi langilerekin zein 50 herrialdetako baino gehiagotako milioika pertsonarekin batera, badaudela ekonomia egiteko bestelako modu batzuk eta merkataritza-harremanak ezartzeko beste modu bat. Bidezko merkataritza 1960ko hamarkadan sortu zen ekonomiako harremanetan bidezkotasuna erreklamatzeko ikuspegiarekin, laguntza eskatu beharrean. […]

Leer más

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko da Gasteizen datorren maiatzaren 11n

3 maiatza, 2013

Bidezko Merkataritzak justizia aldarrikatzen du, ez laguntza. Elkartrukean parte hartzen duten alderdi guztientzako bidezko merkataritza dugu helburu. Irizpide ekonomikoaz besterik ez duen nazioarteko merkataritzari alternatiba da, gizarte eta ingurumen-irizpideak gehitzen zaizkiolarik. Hona hemen datorren maiatzaren 11rako antolatutako ekintzak: Probintzia plaza: 11:00 – 14:00 Informazio eta pruduktu salmenta Haur txokoa Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa Kale-animazioa 12:00 […]

Leer más

I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa

22 apirila, 2013

Datorren 2013ko maiatzaren 11n, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, egun hau ospatzen dugun erakundeen partzuergoak I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa iragartzen dizuegu. Hona hemen lehiaketaren oinarriak: 1. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta nahi beste jaki aurkeztuko dira. 2. Lehiaketara aurkeztutako gozoki guztiek izan beharko dute, gutxienez, Bidezko Merkataritzako […]

Leer más

Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileari buruzko lantegia Diocesanas Ostalaritza Eskolan

10 apirila, 2013

Zentzuz Kontsumituk kontsumo kontzientea, arduratsua eta eraldatzailea bultzatzen eta sustatzen jarraitzen du, ostalaritzaren arloan oraingo honetan. Sukaldaritza Zuzendaritzako, Sukaldaritza eta Gastronomiako eta Jatetxe Zerbitzuetako lehen ikasmailako ikasleekin egin genituen lantegiak; hain zuzen, dagoeneko sarrera-lantegi bat izan zuten aurretik. Hala, hainbat produktuk zer praktika eta egoera dakartzaten aztertu eta ezagutu genuen, bai eta, batzuk edo besteak […]

Leer más

Kontsumo arduratsuaren altxorraren” bila Helios lanerako zentroan

Zentzuz Kontsumituk kontsumo arduratsua sustatzen eta bultzatzen jarraitzen du. Oraingoan, Gasteizko Helios lanerako zentroko erabiltzaileekin batera lan eginez jardun du; hain zuzen, KONTSUMO ARDURATSUAREN ALTXORRAREN BILA abiatzeko benetako abentura batean sartu ziren. Dinamikak Medicusmundiko boluntarioen laguntza izan zuen. Egiazko piraten eran jantzirik, izaten ditugun kontsumo-ohiturak aztertu genituen, eta haien inguruko hausnarketa egin genuen. Egiaztatu ahal […]

Leer más

kontsumo arduratsuaren bila jarraitzen dugu Helios zentroan

Helios lanerako zentroak kontsumo arduratsuaren altxorraren bilaketa jarraitu du. Otsailaren 22an, zentro horretako erabiltzaileek, hango irakasleekin eta Medicusmundiko boluntarioekin batera, gure eguneroko kontsumo-ohituren inguruan hausnarketa egiteko beste lantegi batean parte hartu zuten. Lantegia egin zen aurrekoan bezala, gure bizitzako praktiketatik pertsonen eskubideak eta ingurumena errespetatzen ez dituztenak baztertzea zen helburua. Eskerrak ematen dizkizuegu parte hartzeagatik, […]

Leer más

Toki Eder Ikastola, kontsumo arduratsuaren alde

Zentzuz Kontsumituk lanean jarraitzen du gure hirian kontsumo-eredu berria zabaltzeko. Oraingoan, Toki Eder ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. ikasmailako ikasleek parte hartu zuten kontsumo arduratsua deritzon altxor handi hori bilatzeko lantegietan. Jardueran, parte-hartzaileek beren eguneroko ohitura batzuk aztertu zituzten, eta hausnarketa egin zuten haien ezaugarrien inguruan eta ingurumenari zein pertsona guztien eskubideei erakusten dieten errespetuaren inguruan. […]

Leer más