Maiatzaren 11n Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzen dugu. Egun horretan, ozen eta argi esaten dugu, bidezko merkataritzako milioi eta erdi langilerekin zein 50 herrialdetako baino gehiagotako milioika pertsonarekin batera, badaudela ekonomia egiteko bestelako modu batzuk eta merkataritza-harremanak ezartzeko beste modu bat. Bidezko merkataritza 1960ko hamarkadan sortu zen ekonomiako harremanetan bidezkotasuna erreklamatzeko ikuspegiarekin, laguntza eskatu beharrean. […]
Bidezko Merkataritzak justizia aldarrikatzen du, ez laguntza. Elkartrukean parte hartzen duten alderdi guztientzako bidezko merkataritza dugu helburu. Irizpide ekonomikoaz besterik ez duen nazioarteko merkataritzari alternatiba da, gizarte eta ingurumen-irizpideak gehitzen zaizkiolarik. Hona hemen datorren maiatzaren 11rako antolatutako ekintzak: Probintzia plaza: 11:00 – 14:00 Informazio eta pruduktu salmenta Haur txokoa Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa Kale-animazioa 12:00 […]