Site logo

Zainketen Ekonomia Feminista

Etxeko eta zaintza lanak dira bizitzari eusten diotena. Gehienbat emakumeek egiten dituzten lanak dira, eta bere ekarpen sozial eta ekonomikoa ikusezina da. Zentzuz Saretik etxeko lanaren eta zaintzaren “demokratizazioa” proposatzen dugu, generoan, arrazan edo jatorrian eta klase sozialean oinarritutako bidezko banaketa gisa. Informazio gehiago hemen.

Zaintza-kate Globalak

Zentzuz Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sareak aspaldidanik egin du apustu Zaintzarako Eskubideak pribilegio izateari utz diezaion, berdintasunez banatua izan dadin eta ez generoaren arabera, justuki ordaindua izan dadin eta arrazak eta gizarte-egoerak baldintzatu ez dezaten. Horregatik, Gasteizko Udaleko Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren laguntzari esker, 2020 eta 2021 urteetan, Zentzuzek “Zaintzaile Migratuak, gure Iparraldeko Hegoaldea” izeneko Gasteizko zaintza-kate globalei buruzko Ikerketa-Ekintza Partehartzailea garatu zuen.

Beheko irudian klik eginez deskarga dezakezu ikerketa.

Etxeko Emakume Zaintzaileen Egoera eta Eskubideak

Zentzuz Sarean zainketei eta etxeko lanari lotutako zerbitzuen kontsumoa aztertu dugu eta Gasteizko gizarteak honen inguruan hausnartu dezan eta gizarte eraldaketarako esparru izan dadin sentsibilizazio lana egin dugu. Era berean, sektore horretan lan egiten dutenek beren eskubideak ezagut ditzaten eta, ahalduntzearen estrategiaren bidez, beren egoera alda dezaten, sareak sor ditzaten eta babestuta senti daitezen jarduerak egin ditugu.

2018an, «Zeinek eta nola zaintzen du Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera: hurbilketa bat» ikerketa aurkeztu genuen.

2019an, «Emakumeen artean korapiloak sortzen» Gasteizko etxeko eta zaintzako langileen 1. topaketa egin zen. Informazio gehiago hemen eta hemen.