Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Nor Gara

Zentzuz Gasteizko Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Sarea da, eta lau erakundek osatzen dute: SETEM Hego Haizea, medicusmundi Araba, Bide Bidean eta Mugarik Gabe.

 

Sare honek bidezko merkataritza eta ondasun eta zerbitzuen kontsumo arduratsua sustatzen ditu gure hirian, ikuspegi global eta feministatik, arreta berezia jarriz sistema ekonomiko globalizatuak gizartean eta ingurumenean dituen eraginei eta ekoizpen- eta kontsumo-kate osoan giza eta lan-eskubideak errespetatzeari. Hori guztia hiriko beste eragile eta erakunde batzuekin sarean eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin, urteko lankidetza-hitzarmen baten bidez.

Sarea 2020an eratu zen formalki, baina sarea osatzen duten erakundeek urte asko daramatzate elkarrekin lanean Udalak lagundutako hainbat proiektutan. Azpimarratzekoak dira:

  • Zentzuz Kontsumitu (2005-2019) proiektuak Gasteiz erreferentziazko hiri bihurtu nahi zuen Ekonomia Sozial eta Solidarioan, beste kolektibo eta erakunde batzuekin sarean izandako eragin politikoaren bidez. Azken urteetan, hiru ardatz nagusi izan ditu: elikadura-burujabetza, erosketa publiko arduratsua eta zaintza-kate globalak.  Proiektu honen esparruan, esate baterako, kale-izendegi arduratsuaren tresna garatu zen, orain MapaZentzuz izenez ezagutzen dena, herritarrek kontsumo arduratsuarekin konprometitutako saltokiak ezagutu ditzaten.
  • Bidezko Merkataritzaren partzuergoa (2012-2019). Horren bidez, hainbat jarduera egin ziren Bidezko Merkataritza bultzatzeko, Gasteizen benetako alternatiba bilakatu zedin: prestakuntza-tailerrak, antzerki-lanak, dastatzeak, azoketan parte hartzea, Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatzea edo tokiko merkataritzan presentzia ikusarazteko kanpainak (Zeroz Biderkatu).