Erosketa publiko arduratsua (EPA) honetan datza: administrazio publikoek, ondasunak erosi edo produktuak eta zerbitzuak kontratatzerakoan, prezioaz bestalde irizpide sozialak, etikoak eta ingurumenekoak kontuan hartzean. Irizpide horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, ingurumen-jasangarritasunarekin, giza eskubideekiko errespetuarekin edo baztertutako kolektiboen laneratzearekin lotuta egon daitezke, besteak beste.
Zentzuz-en urteak daramatzagu Gasteizen erosketa publiko arduratsua sustatzeko lanean, eta horretarako hainbat ekintza egin ditugu:
Kontratazio baldintza-agiriak egiteko ardura duten udal-langileei zuzendutako prestakuntzak.
Informazio-topaketak ekonomia sozialeko Gasteizko eragileekin, irizpide etikoak eta sozialak sartzeak mesede egin diezaieketelako.
Zentzuz-en ustez, Erosketa Publiko Arduratsua ekonomia eraldatzeko palanka bat da; izan ere, kontratazio publikoa BPGaren % 15 eta % 20 artekoa da, beraz, administrazio publikoak enplegatzaile eta kontsumitzaile handienak dira. Gizarte- eta ingurumen-irizpideak sartzeak aukera handiak ematen dizkie ekonomia solidarioko enpresa eta eragileei, beren praktiken bidez gizarte hobe bat lortzen laguntzen baitute.