Aplikazioak aukera ematen dizu zure mugikorretik MapaZentzuz kontsultatzeko: bertan topatuko dituzu kontsumo arduratsuko irizpideak betetzen dituzten saltokien mapa eta zerrenda. Irizpide horiek Zentzuz Sareak ezarri ditu (informazio gehiago Zer da MapaZentzuz atalean). Merkataritza-kategoriaren edo betetzen duten irizpidearen araberako iragazkiak egin ditzakezu, establezimenduen fitxa ikusi eta Gasteizko mapan geolokalizatu.
Aplikazioa Android gailuetarako dago eskuragarri. Aplikazioa zure mugikorretik edo tabletetik deskarga dezakezu, Google Play-n “Gasteizko kontsumo arduratsua” bilatuz, edo baita esteka honetatik ere.
MapaZentzuz aplikazioa aitzindaria da Estatuan Kontsumo Arduratsuaren arloan. Teknologia berrien kontsumo kontziente eta arduratsua ere egin daiteke; horregatik, aplikazio mugikorrean erakutsitako mapak OpenStreetMap-ek (OSM izenez ere ezaguna) hornitutakoak dira, mapa libre eta editableak eratzeko elkarlaneko proiektua.
Aplikazioaren irudi batzuk: