Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Bisita bat Ekuadorretik: bestelako begirada bat bidezko merkataritzako produktuei

18 iraila, 2010

Gabriela Gaibor, Maquita Cushunchic Comercializando como Hermanos (MCCH) Ekuadorreko fundazioko gure kidea hemen zegoela aprobetxatuz, solasaldi bat antolatu genuen Bioalai elkartearekin batera.

Bioalaik badu kontsumo kontzienteko talde bat, bazkideek bultzatua, elkartearen eroste-irizpideei jarraipena egiten diena. Duela urte batzuetatik, haren dendan eskaintzen diren produktu askoren jatorria aztertu izan du, eta haren praktika koherenteago eta arduratsuago bihurtzeko neurriak bultzatu.
Dendara iristen diren elikagaien historia zuzenean ezagutzeko, bisita ugari antolatu da, tokiko hainbat ekoizle eta eraldatzaile bisitatzeko. Oraingoan, bidea alderantziz egin zen, eta Bioalaik, hartu zuen berean, hain zuzen, MCCH fundazioa, bidezko merkataritzako nazioarteko mugimenduaren barruko erakunde bat.
Ekuadorren nekazaritzako pertsonak eta komunitateak –bidezko merkataritzako ekimen horren inguruan– nola antolatzen diren jakin genuen, ekoizte-merkaturatzeko eta elkarteetan biltzeko prozesuen bidez, produktu estrategikoekin ekonomia sozial eta solidarioko zirkuitu iraunkorrak eratuz; eta produktu horietako batzuk, hain zuzen, Bioalain daude.