Site logo

Ezagutu gure Saski Pedagogikoa!


Zentzuz Kontsumituk SASKI PEDAGOGIKO hau aurkezten dizue. Saski haugonbidapen bat da kontsumo ohi ditugun gauzen atzean zer dagoen berriz pentsa dezagun, eta geure eguneroko bizitzan eraldaketa txikiak egiteko baliabideak eta tresnak ezagut ditzagun.

2005. urtean Zentzuz Kontsumitu proiektua hasi zen, globalizazio neoliberalak toki-inguruneko nahiz herrialde txirotuetako ekonomian, gizartean eta ingurunean dituen inpaktuak murrizteko asmoz, kontsumo kontziente eta arduratsuaren bidez. Horretarako, tokiko erakunde zenbaitekin heziketa-prozesuak abiarazi
genituen, eta gaur egun ere oraindik gurekin daude.

Bide horretan, pertsona ugarik eskatu dizkigu hala prestakuntza nolamatertalak.Horrek saski pedagogiko hau atontzera bultzatu gaitu.Cure heziketa-esperientzian oinarriturik dago eta haren xedea da oinarrizko baliabide batzuk ematea kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen diskurtsoa hedatu nahi
duten guztiei.

Azken bi hilabetetan hainbat lekutan egon egon gara SASKI PEDAGOGIKOA esagutarazteko, esatebaterako, Gasteizko Almendrako Azokan; Murgian ospatutako Euskal Eskola Publikoaren Jaian eta Mendizorrotzan izandako Azoka Gardenan.