Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

XV. Nekazaritza azoka gardena datorren 25ean, Gasteizen

20 martxoa, 2017

Cartel-XV-Mercado-Agrario-transparente-722x1024

UAGA-AGA elkarteak urtearen lehenengo nekazaritza azoka gardena antolatzen du, gure gizartean bertako produktuak ezagutarazteko eta beren kontsumoa sustatzeko asmoz.

Azokan, lurraldeko patata izango da protagonista eta 25 kg-ko zaku 10 euroan salduko da. Era berean, beste jarduera batzuk izango dira: tokian tokiko produktuen dastaketa Show-Food-en eskutik, produktuak egiteko erakustaldia edo baserri puzgarri bat txikienentzat, besteak beste.

Azokako postuetan zuzenean salduko dira Arabako ustiapenetan ekoizten diren produktuak: lekaleak, barazkiak, hestebeteak, Idiazabal gazta, eztia, ogia, txakolina, garagardoa, etab. Baratzetik mahaira, bitartekorik gabe.

Noiz
Eguna: 2017/03/25, hasiera ordua: 10:30, amaiera ordua: 14:00

Lekua

Urrezko Zeledoien plaza (Correos parean)

Antolatzailea

Arabako Nekazarien Elkartea, UAGA-AGA S. Coop.