Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Zatoz Bidezko Merkataritza ezagutzera Laudion!

18 otsaila, 2013

Ba al dakizu Bidezko Merkataritza Zer? Zelan funtzionatzen du? Norentzako da onuragarria? Non aurki daiteke…? Galdera guzti hauentzako erantzuna aurkitu nahi baldin baduzu jo datorren barikuan, otsailak 22, arratsaldeko 19:30aetan Kultura Etxeko Larraño Aretora eta gozatu Zine Forumaz.
Zine forumak Amaru elkarte interkulturalaren “Tejiendo desarrollo” deituriko dokumentala eskainiko du. Bertan Boliviako Goi lautadako La Joya métase herriko Wayra oihal mikroenpresa elkartearen istorioa kontatzen da. La Joyan 2.000 familia inguru bizi dira. Meatzean aritzen Zez direnak nekazal eta artzantza lanean dabiltza.
Jarduera hauek egunetik egunera zailagoak dira batik bat urrezko meatzeen ustiakuntzak eragiten duten hondakin eta isuriengatik

Bizi baldintza zail hauekin, palliri talde batek (meatze inguruko hondakin artetik mineralak berreskuratzen aritzen diren ama ezkongabe eta alargunak), WAYRA La Joya oihal microempresa elkartea osatzen dute eta, nahiz eta salmentek hasiera batean diru askorik ez eragin, euren bizi kalitatea eta euren senideena hobetzeko borrokan segitzen duten.

Dokumentalaren ostean, Amaruk moderatutako eztabaida bat egingo da eta bertan bidezko merkataritzaren eta kooperatiba txikien lana aztertuko da. Horrez gain erakusgai toki bat jarriko da “Juchuy Denda” (denda txikia), emakume hauek egindako zenbait oihalekin