Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa

22 apirila, 2013

Datorren 2013ko maiatzaren 11n, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dugu. Hori dela eta, egun hau ospatzen dugun erakundeen partzuergoak I. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa iragartzen dizuegu. Hona hemen lehiaketaren oinarriak:

1. 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte eta nahi beste jaki aurkeztuko dira.

2. Lehiaketara aurkeztutako gozoki guztiek izan beharko dute, gutxienez, Bidezko Merkataritzako osagai bat, nahiz eta aintzat hartuko den Bidezko Merkataritzako, bertako edota produktu ekologiko bat baino gehiago erabiltzea. Baldintza hau bermatzeko, parte-hartzaileek, maiatzaren 11n bertan, Probintzia Plazan, izen-emate fitxa bete eta eman beharko dute, eta baita dagokion errezeta ere, 12:00etatik 12:30etara bitartean. Errezeta makinaz edo ordenagailuz idatziko da eta erabilitako osagaiak deskribatuko dira, kopurua eta prozesua adieraziz, eta zehaztuz zeintzuk diren Bidezko Merkataritzako produktuak eta zeintzuk bertako produktu eta produktu ekologikoak. Halaber, parte-hartzaileek, errezetan erabilitako Bidezko Merkataritzako produktuen ontziak, paketeak eta bilgarriak aurkeztuko dituzte.

3. Izen-emate fitxarekin batera, parte-hartzaileek beraien jakia aurkeztuko dute larunbatean, 2013ko maiatzaren 11n, 12:00etatik 12:30ak bitartean, Probintzia Plazan, Gasteizen. Parte-hartzaileek erakundeari gozoki bakoitzetik hiru anoaren baliokide emateko konpromisoa hartzen dute, platera beste hainbeste pertsonek dasta dezaten.

4. Aurkezterako orduan, lanak erakunde antolatzaileen esku geldituko dira eta ondoren, epaiak dastatu egingo ditu. Epaia, erakundeko kide batek, Boilur-eko kide batek eta Gozogileen Elkarteko beste kide batek osatuko dute.

5. Erakundeak eskumena izango du errezetak eta jaki eta parte-hartzaileen argazkiak internet edo inprimaki bidez zabaltzeko, baita Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundeak ere.

6. Hiru lan onenek Bidezko Merkataritzaren sari bat eskuratuko dute lehiaketaren bukaeran.

7. Lehiaketan aurkezteak oinarrien onarpena eta ondoriozko hutsegitea suposatuko du.

8. Oinarrietan zehaztu gabeko edozein gertakari, antolatzaileek konponduko dute.

Izen-emate fixa