Site logo

Month: December 2011

Dec 22
Neguan, neguko produktuak kontsumitu itzazu!

Negua heltzear dago. Hori dela eta, Zentzuz Kontsumituk sasoi honetako produktuak kontsumitzera gonbidatzen zaitu. Dakizunez, tokiko eta saioko elikagai ekologikoak kontsumituz ingurumena zaintzen duzu eta herrialde bakoitzeko nekazaritza bultzazen duzu. Zure menua neguko produktuaz osatu: baratxuriak, babarrunak, azak, tipulak, azaloreak eta abar luze bat… Informazio gehiago nahi baduzu, hona hemen gure neguko mahai-zapia…  

Dec 15
Ezagutzen al dituzu zure kontsumoaren ondorioak?

Gure eguneroko ekintzek, batzuetan hutsalak edo garrantzirik gabeak iruditzen zaizkigun arren, ekonomian, giza eskubideetan eta ingurumenean eragina izaten dute. Eguneroko ekintza hauetako bat kontsumitzea da. Egunero kontsumitzen ditugu jangaiak, ura, energia, arropak, etab. Gainera, produktu aukera zabala daukagu, nahi duguna hautatzeko. Baina egiaz ba al dakigu zer lehengai erabiltzen diren produktu horiek egiteko? Zein baldintzatan […]