Site logo

Category: Materialak

Dec 14
EPEA ZABALIK: Gasteizko gizarte-etxeentzat eginiko Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo arduratsuko baliabideen eta jardueren katalogoa.

Ireki da erakundeek desberdinek Gasteizko gizarte-etxeei eskaini diezazkieketen Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko baliabideak eta jarduerak katalogoan gehitzeko epea. Zentzuz Sareak, Gasteizko Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren Sareak, udalaren lankidetza-arloaren eta gizarte-etxeen arduradunaren laguntzarekin, hainbat erakundek Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo arduratsuaren inguruan eskain ditzakegun jarduera eta baliabide guztiak bilduko dituen material bat sortzeko beharra identifikatu […]

Jan 25
Elikadura Burujabetza, Erosketa Publiko Arduratsua eta Zainketak, iruditan

https://youtu.be/REwD1zKnoFk https://youtu.be/7T4b8ETGAnI https://youtu.be/WsrWkLCFDew Hemen duzue Zentzuz Kontsumitu partzuergoak bere hiru lan ardatz nagusietan urtetan zehar egindako lanaren laburpena, iruditan: Elikadura Burujabetza, Erosketa Publiko Arduratsua eta Zainketa.

Jan 01
Etxeko eta Zainketetako Emakumeen hausnarketak

2019ko urriaren 20an, Zentzuz Kontsumitu eta Mundubat erakundeek Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileen Gasteizko I.Topaketa antolatu zuten Sorginenean. Langileek taldeka eta banaka partekatu zituzten euren bizipen eta esperientziak Arabako etxeko eta zainketetako lanaren inguruan. Hona hemen topaketaren bideoak, hainbat hausnarketarekin.

Sep 19
Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa

Zentzuz Kontsumituk Erosketa Publiko Arduratsurako gida praktikoa argitaratu du. Gida hau kontratzaio prozedura hasteko ardura duten teknikariei eta kargu publikodunei zuzenduta dago, batez ere. Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, Barne Produktu gordinaren %18,5 da. Dudarik Gabe, kopuru ekonomiko handia da eta horren ondorioz erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak direla esan dezakegu. Nazio Batuek onartutako […]

Mar 30
Martxoak 30, etxeko langileen nazioarteko eguna. Bideoa

Gaurko egunean, 2019ko martxoaren 30ean, Zentzuz Kontsumitu partzuergoan “oihartzun” bihurtu gara etxeko langileen sektorearen aldarrikapenarentzat, haiekin bat eginik. Bideo bat uzten dizuegu hemen, bizitza mantentzeko ezinbestekoak diren emakume horien egoera ikusgai bihurtzeko asmoz egina.    

Feb 27
Zaintzaile eta Etxeko langile, batu grebara !!

Martxoaren 8a Emakumeon Nazioarteko Eguna da, eta greba egingo dugu. Egun horretan, egunero egiten ditugun lan ordaindu zein ordaindu gabeak egiteari utzi eta kaleak geureganatuko ditugu. Etxeko zein Zaintza Langilea bazara, grebara batzera gonbidatu nahi zaitugu. Emakumeok egiten ditugun etxeko eta zaintza lanek bizitza sostengatzen dute, baina gure bizitzak ezin sostengatu! Egiten ditugun zaintzek eta […]

Dec 20
Elikadura subiranotasunaren esanahia hitz gutxietan

Zer da Elikadura Subiranotasuna? eta, zergatik bultzazen dugu? Ze nolako eragina du gure inguruan?. Eta beste herrialde batzuetan? Erantzunak aurkitzeko ikus ezazue eskaintzen dizuegun bideoa!  

Jul 28
“Zeinek eta nola zaintzen du Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat”, ikerlana

Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido partzuergoak (ZK) “Zeinek eta zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du. Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, bai bidezkoa, ekitatiboa eta erantzunkidetasunezkoa izango den zaintza-sistema baten beharra […]

Sep 05
Txanotxoren saskia: eztabaidatzeko gida

Txanotxoren saskia ikusi genuenok eztabaidan aritu ginen gure kontsumoaren ondorioez, baina, gainera, kontzeptu batzuk ikasi ditugu, hala nola elikadura-subiranotasuna, bidezko merkataritza, transnazionala, kooperatiba, ekologikoa, transgenikoak, kontsumo-taldeak, saskia… Stevia izeneko landare miresgarri horren iraultza gozoa ezagutu dugu, eta nahi dugu “iturburuaren bila abiatu, eta ez taldeari jarraitu”. Horregatik, eztabaidatzeko gida bat egiten ari gara, zuen ekarpenekin […]

Feb 04
Bideoanimazioa: elkarrekin kontsumo arduratsuaren inguruko praktikak eta jakintzak eraikitzen

Zentzuz Kontsumitu proiektuaren sistematizazio dibertigarri bat aurkezten dizuegu euskaraz. Bideo-animazioaren teknika erabili dugu horretarako. Bertan azken 10 urte hauetan zehar elkarte bakoitzaren barnean burututako ikasketak eta zuzenean ekimenaren partaide izan diren pertsonen gogoetak bildu ditugu. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Zentzuz Kontusmitu: Elkarrekin kontsumo arduratsuaren inguruko praktikak eta jakintzak eraikitzen. from Zentzuz Kontsumitu CCR on […]