Badirudi udazkena ez dela iristen, baina urtaroko menua, bai. Sukaldaritza tailer berri honetan Marta Fransciscok menu goxoa prestatuko du sasoiko produktuekin eta Guatemalako sukaldaritzan inspiratutako errezetekin. Prestaketarekin batera, Guatemalako AFEDES erakundeko Hermelinda Chicop Choxinekin hitz egingo dugu janari eta labore tradizionalei lotutako jakintzak berreskuratu eta transmititzeari buruz, eta itxuraz hain urrun dauden lurraldeen arteko topaguneak […]
Uda esku artean daukagun honetan, Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Aurreko tailerretan bezala, lurrak denboraldi honetan eskaintzen dizkigun elikagaiekin menu bat prestatuko dugu. Izan ere, gure baratzeen unerik gorenena da, inoiz baino dibertso eta koloretsuena! Tailer bakoitzean Martak gai bati buruz […]
Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz […]
Zentzuz-en Gasteizko beste eragile batzuekin sarean lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, hain zuzen, gu bezala kontsumo arduratsua sustatzen duten horiekin. Hori dela eta, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” aurkezten dizuegu, Bioalai eta Bionekazariztarekin elkarlanean egindako lau tailerrez osatutako zikloa. Bertan, sasoiko menuak prestatuko ditugu eta elikagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu gonbidatu oso berezien […]
https://youtu.be/REwD1zKnoFk https://youtu.be/7T4b8ETGAnI https://youtu.be/WsrWkLCFDew Hemen duzue Zentzuz Kontsumitu partzuergoak bere hiru lan ardatz nagusietan urtetan zehar egindako lanaren laburpena, iruditan: Elikadura Burujabetza, Erosketa Publiko Arduratsua eta Zainketa.
Zer da elikadura-burujabetza? Nola eraikitzen da? Zer inpaktu du alternatiba horrek gure ingurunean eta Hegoaldeko herrialdeetan? Zer inpaktu du pertsonengan eta ingurumenean? Galdera horiek zein beste batzuk sortu ziren Elikadura Burujabetzaren aldeko Asteazkenen beste saio batean, urriaren 16an, asteazkena, Arabako Campuseko Farmazia Fakultateko areto nagusian. Nutrizio eta Farmaziako ikasle-irakasleak nahiz Esperientziaren Ikasgeletako ikasleak –60 lagun […]
Zentzuz Kontsumitu Euskal Herriko Hazien Sarearekin lankidetzan aritzen da, elikadura-burujabetzaren alde egiten duen apustuaren barruan. Erakunde hori bioaniztasuna bermatzeko lan egiten du, hazi autoktonoak berreskuratuz. Badira datu batzuk, lan horren garrantzia agerian uzten dutenak. Araban, azken hamarkadetan labore-espezie eta -barietateen % 75 galdu da. Hala eta guztiz ere, sareak lortu du 1.400 fruta-arbola eta 500-600 […]
Abuztuan, Kreims hirian (Austria), “Nyeleni Europa 2011” Elikadura Burujabetzaren aldeko Europako Foroa izan zen, elikadura-burujabetzaren aldeko aliantzak sortzeko helburua duen foro bat, hain zuzen. Kreimsen 400 pertsona bildu ziren, 34 herrialdetakoak, gizarte zibileko eta mugimendu sozialetako 120 antolakunde ordezkaturik. Espainiako estatutik, 22 pertsona joan ziren, Landa Plataforman elkartutako hainbat erakundetakoak (nekazaritzakoak, ekologistak, kontsumitzaileenak eta/edo lankidetzakoak) […]
UAGA eta AGA S. Coop-en eskutik jaio zen ekimenak gure iguruneko produktuen kontsumoa sustatu nahi du gizartean. Datorren larunbatean, irailak 14, Urrezko Zeledonen plazan ospatuko da Nekazaritzako 20. Azoka Gardena, 10:30etatik 14:00etara. Hurbiltzen garenok gure probintzian aurki ditzakegun produktuak ezagutzeko eta zuzenean erosteko aukera izango dugu. 20 saltokik Arabako produktuak eskainiko dituzte, hala nola, barazkiak, lekak, […]
“Emakumeak emankortasun handikoak dira, sormen handikoak, eta natura bizia da; hartara, emakume gisa dagokigun ahala eskatzea eta lurrak sistema bizi adimendun gisa duen ahala aitortzea prozesu bera da”, Vandana Shiva Zer da agrofeminismoa? Zer rol jokatzen dute leku askotan emakumeek lurraren eta elikadura-burujabetzaren defentsan? Nola jartzen da lan hori agerian? Gai hori interesatzen bazaizu, agrofeminismoaren […]