Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Udaberriko menu zaporetsu eta bidezkoa: showcookinga bueltan da!

1 maiatza, 2023

Udaberria gogoz iritsi da eta berarekin sasoikoa, zaporetsua eta bidezkoa den menu bat ekarri digu! Bioalai eta Bionekazaritzarekin batera, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” sukaldaritza tailerren zikloari ekingo diogu berriro Marta Franciscoren eskutik. Bertan, menuak prestatuko ditugu lurrak eskaintzen dizkigun elikagaiei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

Tailer bakoitzean Martak gonbidatuak ditu gai bati buruz solasean aritzeko, eta maiatzaren 13an Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatzen denez, udaberriko tailerrak alternatiba komertzial honi helduko dio Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko Zentzuz Sareko ordezkari batekin.

 

Udaberriko menua: Bidezko Merkataritza

Bigarren tailerrerako izen-emateak ireki ditugu jada, non gure baratzeetako produktuak Palestina, Sri Lanka edo Ekuadorreko beste batzuekin konbinatuko dituen menu bat izango dugun. Guzti guztiak, nekazari txikiek modu duin eta iraunkorrean landutako produktuak.

  • Noiz? Maiatzaren 25ean, osteguna. 17:30-19:30.
  • Non? BioAlaiko gune-sozialean. Txalaparta kalea, 23.
  • Zer prestatuko dugu?
    • Cuscus eta barazkien entsalada epela mango- eta menda-aliñoarekin
    • Anakardo eta pikilo patea
    • Mugurdi- eta txokolatezko mousse-verrinea
  • Izena non emango dut? Formulario honetan. Mezu elektroniko bat jasoko duzue 10 €ko ordainketa egin eta tokia baieztatzeko argibideekin.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude