Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Badator Gasteizera Bidezko Merkataritzako kafearen eguna!

4 apirila, 2023

Aurten… Bidezko Merkataritzaren Mundu egunak usain gozoa dakar. Maiatzaren 11n Gasteizen Bidezko Merkataritzako kafearen eguna ospatuko dugu, parte hartuko al duzu zure taberna edo kafetegian bidezko merkataritzako kafea zerbitzatuz?

 

Jarduera honen bidez, Gasteizko Bidezko Merkataritzako erakundeok ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harreman sistema alternatibo hau ezagutarazi nahi dugu, non produktuen kalitatea eta pertsonen eskubideekiko zein ingurumenarekiko errespetua nabarmentzen diren.

Taberna edo kafetegi bat baduzu, Bidezko Merkataritza ikusarazen eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizazioa egiten lagundu ahal diguzu. Antolakuntzatik, eta Udalaren laguntzarekin, kafea eta difusiorako materialak emango dizkizugu. Zuk, maiatzaren 11n kafe hori zerbitzatzeko eta materialak zure lokaleko leku ikusgarrietan jartzeko konpromisoa hartu behar duzu, besterik ez.

Animatuko al zara? Hala bada, eskatu informazio gehiago eta baieztatu parte hartuko duzula apirilaren 24a baino lehen 945 140 814 telefonoan edo zentzuz@consumoresponsable.info helbidera idatziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude