Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Eraldaketa lapikoan: showcooking gozo eta arduratsua

10 martxoa, 2023

Zentzuz-en Gasteizko beste eragile batzuekin sarean lan egitearen aldeko apustua egiten dugu, hain zuzen, gu bezala kontsumo arduratsua sustatzen duten horiekin. Hori dela eta, “Eraldaketa Lapikoan – Cocinando el Cambio” aurkezten dizuegu, Bioalai eta Bionekazariztarekin elkarlanean egindako lau tailerrez osatutako zikloa. Bertan, sasoiko menuak prestatuko ditugu eta elikagaien jatorriaz gehiago ezagutuko dugu gonbidatu oso berezien eskutik.

Marta Franciscok dinamizatutako saio bakoitzean menuek gorputzari urtarora egokitzen lagunduko diote, eta bakoitzean osagai berezi bat txertatuko dugu, sukaldatzen dugun bitartean solasean aritzeko gai bat hain zuzen:

  • Negua: Emakume Baserritarrak, Tierra Papel Tijera proiektuko Mónica Garcíarekin.
  • Udaberria: Bidezko Merkataritza, gonbidatuak gu izango gara, Zentzuz Sarea.
  • Uda: Haziak eta Biodibertsitatea, Euskal Herriko Hazien Sareko Violetarekin.
  • Udazkena: Antzinako jakintzak berreskuratzen, Guatemalako Afedes erakundearen bisita bereziarekin.

 

Neguko menua: Emakume Baserritarrak

Lehen tailer honetan izena emateko epea zabalik dago. Honetan Tierra Papel Tijerak ekoitzitako neguko baratzeko barazkiak prestatuko ditugu. Egun hauetan gero eta barazki gutxiago geratzen da eta irudimena behar da gure sasoiko menuei beste puntu bat emateko.

  • Noiz? Martxoak 24, ostirala, 18:00-20:00.
  • Non? BioaAlaiko gune sozialean. Txalaparta kalea, 23.
  • Zer prestatuko dugu?
    • Thai txitxirioak
    • Arroz-fideoak ziazerba-pestuarekin
    • Azenario-tarta
  • Izena non emango dut?  Formulario honetan. Mezu elektroniko bat jasoko duzue 10 €ko ordainketa egin eta tokia baieztatzeko argibideekin.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude