Site logo

Gizarte Etxeek Bidezko Merkataritza ospatuko dute

Gasteizko Gizarte Etxeetako kafetegiek (Pilar, Zabalgana, Salburua eta Ibaiondo) urte asko daramatzate Bidezko Merkataritzaren alde egiten, bidezko merkataritzako produktuak zerbitzatuz eta salduz, hala nola kafea, kakaoa edo azukrea.

Gainera, alternatiba hau ezagutzera emateko sentsibilizazio jarduerak burutzen dituzte, eta Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren aurreko egunetan “Bidezko Merkataritzaren Astea” ospatuko dute, 17:00etatik 17:30era informazio-hitzaldiak antolatuz.

Gogoratu, gainera, kafetegi hauek maiatzaren 11n, ostegunean, 50 inguru kafetegi eta tabernekin batera Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunean parte hartuko dutela. Egun horretan, zure Bidezko Merkataritzako kafea sariduna suertatu daiteke! Begiratu hemen informazio guztia eta parte hartu.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment