Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Urte osorako kafe-zozketan parte hartu ezazu

3 maiatza, 2023

Maiatzaren 11n, ostegunean, bat egin ezazu Gasteizen Bidezko Merkataritzako Kafearen Egunaren ospakizunarekin: kafe sorta handi baten zozketan parte hartu dezakezu.

 

Zer egin behar dut zozketan parte hartzeko?

    • Kafe bat eskatu, egun honetan parte hartzen duten establezimenduren batean. 50 baino gehiago dituzu aukeratzeko, kontsulta itzazu hemen.
    • Kafeari argazki bat atera, non taberna, kartela, zure eskua edo aurpegia… ikusten diren. Nahi duzuna, sormena erabili ezazu!
    • Sare sozialetara igo (Facebook, twitter edo Instagram) @zentzuz aipatuz eta #bidezkomerkataritzaVG traola erabiliz.
    • Zure kontua pribatua bada, bidaliguzu pantaila-argazkia zuzeneko mezu batean.

 

Zozketa maiatzaren 12an egingo da, eta Zentzuzeko sare sozialetan argitaratuko da irabazlearen izena. Irabazlearekin Zentzuzetik jarriko gara kontaktuan. Saria urte osorako kafea izango da (4kg hain zuzen ere).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude