Maiatzaren 10ean, ostirala, Bidezko Merkataritzako Kafearen bigarren Eguna ospatuko da Gasteizen, eta 45 ostalaritza-establezimendu inguru izango dira, egun batez, bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren sentsibilizazio-eragile. Taberna eta kafetegi horietan, herritarrek kalitate handieneko kafe bat probatu ahal izango dute, eta giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu horri buruz gehiago jakin ahal izango dute. Parte hartzaileen artean, hiriko Gizarte Etxeetako eta Bizan sareko kafetegi guztiak daude.
Bidezko Merkataritzako Kafearen Eguna Zentzuz Sareak antolatzen du, Oxfam Intermon, Serso San Viator eta Manos Unidas-en laguntzarekin eta Gasteizko Udalaren babesarekin (informazio gehiago). Establezimendu bakoitzak kilo bat kafe jasoko du gutxienez, Arabica motakoa eta alean, Nikaraguako nekazari-kooperatibetatik datorrena eta modu tradizionalean eta errespetuzkoak eta jasangarriak diren baldintzetan lantzen dutena. Tabernek, gainera, kartelak eta bestelako materialak jasoko dituzte, bezeroei jakinarazteko “gaur bidezko merkataritzako kafea zerbitzatzen dugula”, bai eta informazioa ere, interesa duten pertsonek gai horretan sakondu ahal izan dezaten.
Kafe hau dastatzera animatzen direnek, gainera, urtebeterako kafe-sorta baten zozketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta kafetegietan topatuko dituzten QR batzuk irakurri eta online galdetegi bati erantzuten badiote.
Nabarmentzekoa da parte hartzen duten establezimenduetako batzuek, hala nola Gizarte Etxeetako kafetegiek edota Root Gasteiz proiektuak eta Beganbai jatetxeak elkarbanatzen duten lokalak, urte osoan Bidezko Merkataritzako kafea eskaintzen dutela, kalitaterik onena eta ekoizleentzako baldintzarik onenak bermatzen dituen alternatiba. MapaZentzuz izeneko mapan, gure web orrialdean topatu dezakezuna bidezko merkataritzaren aldeko apustua egiten duten Gasteizko saltoki hauek eta beste batzuk topa daitezke.
Hemen azpian taberna parte-hartzaileen zerrenda ikusi dezakezu, auzoka:
Alde Zaharra – Zabalgunea:
Koroatzea:
Lakua-Arriaga – Abetxuku: