Site logo

Hemen, zure kafea bidezko merkataritzakoa da

Duela 20 urte baino gehiago, Gasteizko Udalak Bidezko Merkataritzako kafea gizarte-etxeetan eta beste udal-gune batzuetan jarritako makinetan sartzearen aldeko apustua egin zuen. Hala ere, litekeena da askori oharkabean pasatu izana hori identifikatzen duen zigilua, eta oraindik ez jakitea hartzen duten kafea ona dela kontsumitzen duenarentzat, baita ekoizten duenarentzat eta mundua eraldatzeko ere.

Hori dela eta, Zentzuzetik informazio-roll-up batzuk diseinatu eta jarri ditugu makina horietako batzuetan, eta hilabete gutxi batzuetan behin txandakatuko ditugu, gero eta hedatuago dagoen merkataritza-alternatiba horren onurak mundu guztiak ezagutu ditzan.

Zergatik egin bidezko merkataritzaren alde?

Giza eskubideak eta ingurumena babesten dituen merkataritza-eredu bat da. Bidezko Merkataritzaren mugimenduko erakunde guztiek hamar printzipio bete behar dituzte, hiru multzotan laburbilduta:

• Lan-arloko eta gizarte-arloko eskubideak errespetatzea: soldata duinak, lan-baldintza egokiak, haurren esplotazioaren aurkako borroka eta genero-berdintasuna.
• Bidezko praktikak: merkataritza-harreman egonkorrak, askatasun sindikala, demokrazia.
• Ingurumena babestea, teknika ekologikoak eta ingurunea errespetatzen dutenak.

 

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment