Consumo responsable – Zentzuz

Facebook
Twitter
Youtube
Consumo responsable

BIDEZKO MERKATARITZAREN

eta

KONTSUMO ARDURATSUAREN SAREA

Vitoria-Gasteiz

Datorren larunbatean hurbildu zaitez Nekazaritzako 20. Azoka Gardenera!

9 iraila, 2019

UAGA eta AGA S. Coop-en eskutik jaio zen ekimenak gure iguruneko produktuen kontsumoa sustatu nahi du gizartean. Datorren larunbatean, irailak 14, Urrezko Zeledonen plazan ospatuko da Nekazaritzako 20. Azoka Gardena, 10:30etatik 14:00etara.

Hurbiltzen garenok gure probintzian aurki ditzakegun produktuak ezagutzeko eta zuzenean erosteko aukera izango dugu. 20 saltokik Arabako produktuak eskainiko dituzte, hala nola, barazkiak, lekak, estebeteak, oilaskoak, arrautzak, gaztak, eztia, ogia, ardoa, txakolia edo mermeladak, besteak beste.

Azokan, halaber, Slow Food-ek dastatzeko saioa antolatuko du, eta ekoizleekin harremanetan jartzeko aukera izango dugu. Txikiek, gainera, antolatu diren haurrentzako tailerretan parte hartu dezakete. Azoka berezia izango da, hiriaren eta landa elkartuko dira, eta Arabako ekoizleek gure inguruan aurki ditzakegun produkturik hoberenak eskainiko dizkigute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude