Site logo

EPEA ZABALIK: Gasteizko gizarte-etxeentzat eginiko Bidezko Merkataritzako eta Kontsumo arduratsuko baliabideen eta jardueren katalogoa.

Ireki da erakundeek desberdinek Gasteizko gizarte-etxeei eskaini diezazkieketen Bidezko Merkataritza eta Kontsumo Arduratsuko baliabideak eta jarduerak katalogoan gehitzeko epea.

Zentzuz Sareak, Gasteizko Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo Arduratsuaren Sareak, udalaren lankidetza-arloaren eta gizarte-etxeen arduradunaren laguntzarekin, hainbat erakundek Bidezko Merkataritzaren eta Kontsumo arduratsuaren inguruan eskain ditzakegun jarduera eta baliabide guztiak bilduko dituen material bat sortzeko beharra identifikatu dugu.

Horregatik, gaur, 2020ko abenduaren 14an, Gasteizeko erakunde/entitate guztiei zabalduko diegu aukera katalogoan baliabideak/jarduerak sartzeko epe berri honekin.

BM eta KA baliabideen katalogo hau gizarte-etxeentzako barne-dokumentua izango da, eta udaleko arlo guztietan aurkeztuko da.

Erakunde/entitate bakoitzak gehienez 4 baliabide igo ahal izango ditu katalogora, eta urtero irekiko da epe berri bat aldatzeko edo gehitzeko aukera emanez, material berriri interesgarriak egonez gero.

Epea urtarrilaren 14ra arte egongo da zabalik.

Zure baliabidea/jarduera igotzeko bi aukera jarri ditugu:

Ez ahaztu Plantilla honako helbidera bidaltzea: vitoria-gasteiz@setem.org

MILA ESKER ZURE PARTEHARTZEAGATIK!!

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment