Site logo

Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak Borrokan

Azaroaren 10ean eta 11n, “Etxeko eta Zainketetako Emakume Langileak Borrokan” I. Jardunaldiak egingo dira Bilbon.

Egun horietan, etorkizuneko urratsen eztabaida eta plangintza egingo ditugu  taldeetan, eta, bertan, sektorerako ikaskuntza-esperientziak gizarteratuko dira; esate baterako, ikerketak, taldeen antolamendurako prozesuak eta zenbait emakume kideren bizitzako historiak eta borroka. Era berean, partaidetzazko tailerrak eta jarduera kulturalak egingo direnez, gaia partekatzen eta sakontzen jarraitu ahal izango dugu.

Etxeko eta zainketetako emakume langileak topaketako protagonistak izango dira, baina beste talde, instituzio edota sektore batzuetako emakume kide aliatu-lagun gehiagorentzat ere egongo da zabalik. Abiapuntu moduan, guztiok badugu jakitateak eta jardunak eskaintzerik eta trukatzerik, egunotan elkartuko gaituzten errealitateak aztertzeko.

Alde horretatik, gure ustez, jardunaldi hauek aukera paregabea eskainiko digute, elkartzeko, elkar ezagutzeko eta iparraldeko nahiz hegoalde globaleko etxeko eta zainketetako emakume langileentzako baldintza duinen lorpenera hurbiltzen gaituen guztia denon artean amesteko. Horrela, eragin sozial zein politikorako urrats bateratuak zehaztu ahal izango ditugu, maila globalean etxeko eta zainketetako lanaren gaur egungo egoeraren eraldaketarantz aurrera egiteko.

Izena dohainik emateko:[apalacios@mundubat.org%20]apalacios@mundubat.org e-posta edo https://tinyurl.com/y8apamt3 esteka

Haurtzaindegi-zerbitzua eta bazkaria eskainiko dira. Eskertzekoa izango litzateke bi zerbitzuak aurretiaz eskatzea izena ematean.

Comments

  • No comments yet.
  • Add a comment